2014-01-31

ASTELEHENEAN BISITA BEREZIA IZANEN DUGU

Egunotan euskara-irakaslea izateko oinarrizko ikastaroa egiten ari den sakandar baten bisita izanen dugu.

Goizeko B2-C1 mailako taldean izanen da.

Zeuk, irakurle, (edo zure ingurukoren batek) ikastaro hori egin nahi baduzu/badu,

hona hemen sarri hasiko den hurrengo txandaren informazioa:


http://www.aek.org/index.php/eu/component/content/article/102-ikastaroak/1040-aek-n-euskara-irakasle-izateko-oinarrizko-ikastaroa-abian

AEK-k glotodidaktika ikastaroa, euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro konbinatua (aurrez aurreko 5 eskola eta on line jarduerak), eskainiko du Bilbo, Donostia eta Iruñean.
  • Data: martxoaren 7tik maiatzaren 14ra.
  • Bost eskolen datak eta ordutegia: martxoaren 7 eta 21ean, apirilaren 1 eta 11n, maiatzaren 9an; 9:00etatik 13:30etara.
  • On line lana: 2,5 ordu eguneko.
  • Prezioa: 340 euro.
  • Matrikula eta informazioa: e-idazkaritza@aek.org. Izena emateko epea: otsailaren 14ra arte.
Ikastaroetako partaideak AEK-ren beharren arabera onartuko dira. Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da e-postaz. Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).

2014-01-29

OTSAILAREN 5 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da GEZURRA?

a) Leiho urdin asko dauden herrietan euri gutxiago egiten du.

b) Ozeanoetako ura kometek ekarri zuten.
c) Txokolatea jateak hortzak babesten ditu.
d) Kafea hartzen baduzu, errazago kontzentratuko zara.



MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Zein da gezurra?

MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEA



A.Grezian erabili zuten  I. mendean. 38 boto

B.txanponekin zebilen. 5 boto

C.jendeak askotan tranpa egiten zuen egur edo metal zati biribilak sartuz. 3 boto (4 zeuden, baina 1 damutu egin zen!)

C.ur bedeinkatua ematen zuen. 29 boto

--------------

C aukera egia izan zitekeen, zergatik ez? Baina munduko lehen makina saltzailearen historia kontatu zutenean, ez zuten horrelakorik kontatu.

Informazio gehiago Radio Euskadiko La mecánica del caracol irratsaioan.

C aukera Idoiaren burutazioa zen.

Aztatu duten hiru lagun horien artean  zozketa egin eta gero, oraindik-zer-izanen-den-ez-dakigun-saria Patxi Rak jasoko du!

Aupa zu!!!!

Oharra: notarioak EGAkoak izan dira.

2014-01-27

ADOSTU DUTE. EGINEN DA!

Zer eginen den? Bada, egun batzuk barru EGAkoek Atariko Proba baten simulakroa eginen dute!

Ai! Zer jarriko ote du irakasleak?????


2014-01-26

KORRIKA 18KO ARROPA SEKULAKO DESKONTUEKIN!

Abendutik urtarrilaren hasierara Altsasun zabalik egon zen herri-dendarako KORRIKA 18ko arropa ekarri genuen.

Sobera gelditu zen arropa euskaltegian dago. Oraindik ez dute eraman. Hortaz, nahi izanez gero, eros ditzakezue. 

Sekulako deskontuak dauzkate!!!!




2014-01-25

DIRUA ATERATZEN!!!

Dirua ateratzen? Bai! Dirua ateratzen!

Atzo Etxarri Aranatzeko taldekoak herriko banketxeetako bateko kutxazainera joan ginen eta han aritu ginen kreditu-txartelarekin dirua ateratzen!!!!

Entretenigarria izan zen eta kutxazainean euskaraz egitea oso erraza zela ikusi genuen. 

Batek batek dagoeneko egiten zuen arren, besteren batek kutxazainean aritzeko hizkuntza aldatu zuen. Euskarara pasatu zen!!! Aupi!!!!

Hori guztia kutxazaineko kamerak grabatzen gintuen bitartean. Ene! Zer pentsatu ote dute! Han kutxazainean hamar lagun elkarrekin!!!! :-)



2014-01-23

ZUBIETARA TXANGOA

Heldu den asteartean, urtarrilak 28, hasiera mailakoak eta elkartzen zaien oro Zubietara joanen dira. Goiza han pasatuko dute, joaldunak ikusiko dituzte, han bazkalduko dute... ongi pasatuko dute....

Eta argazkiren bat aterako dutela zin egin dute hemen, blogean, paratzeko.


2014-01-22

URTARRILAREN 29 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Zein da gezurra?

MUNDUKO LEHEN MAKINA SALTZAILEA


A.Grezian erabili zuten  I. mendean.

B.txanponekin zebilen.

C.jendeak askotan tranpa egiten zuen egur edo metal zati biribilak sartuz.

D.ur bedeinkatua ematen zuen.

ERGATIBOARI BURUZKO PASABIDEKO GALDERAREN ERANTZUNA


Galdera zera zen: euskaraz gain, munduko beste hizkuntza batzuek ere badaukate ergatiboa. Guk ergatiboa K letra erabiliz egiten dugu. Munduko beste hizkuntza batzuetan beste modu batzuetara.

Baina, munduan badago hizkuntza bat geuk bezala K erabiltzen duena. Zein da?

GEORGIERA 31 boto

LAZERA 27 boto

TXETXENIERA 12 boto

HINDIA 15 boto


Aztatu dutenen artean zozketa egin eta gero, neguan bero-bero ibiltzeko sekulako LADIES L tallako kamiseta jasoko du iluntze-gaueko B2 mailako taldeko Amaiak!!!!! Aupa, zu!!!!!

Gaur zozketako notarioak euskaltegiko EGAko ikasleak izan dira!!!!!!

 



Laz hizkuntza Turkian eta Georgian hitz egiten da, Itsaso Beltzaren inguruan eta 200.000-500.000 hiztun dauzka.

2014-01-21

AURTEN ERE NANOIPUIN LEHIAKETA


EUSKALTEGIETAKO IKASLEEI ZEIN MINTZAKIDEEI ZUZENDUTAKO NANOIPUIN LEHIAKETA 2014

Oinarriak

Lehena
Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita eremu bereko Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena
3 maila ditu lehiaketak:
1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B2 maila arteko ikasleek.
3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da.
Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan parte hartuko dute. Horretarako propio azaldu beharko dute.

Hirugarrena
Lanak banaka egingo dira eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu, gehienez.

Laugarrena
Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira; bestela, bertan behera geldituko da.

Bosgarrena
Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.

Seigarrena
Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Zazpigarrena
Sakanari buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).

Zortzigarrena
Nanoipuin bakoitzaren bi kopia aurkeztuko dira lehiaketara. Lana gutun-azal itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da izenorde batez sinatua. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da. Bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila. Lanak internet bidez ere bidal daitezke euskara@sakana-mank.com helbidera. Posta elektronikoz bidaliz gero, pdf formatuan egon behar dute eta datu guztiak beste dokumentu batean bidaliko dira.
Bederatzigarrena
Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

Hamargarrena
Lanak martxoaren 31ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.

Hamaikagarrena
Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex-aequo moduan banatu ahalko dira lan batzuen artean.

Hamabigarrena
Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du.

Hamahirugarrena
Maila bakoitzeko saridunek liburu sorta bat jasoko dute.

Hamalaugarrena
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.



Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak: Itsasi euskaltegia eta Sakanako Mintzakide

2014-01-20

ETA BANATU GENITUEN/DITUGU PATXI SARIAK!!!!!!!




Oesteko filma egin zutenei sarietako bat kendu dieten etxarriarrei saria joan den ostegunean eman genien.
Oestekoek beste sari guztiak gaur jaso dituzte.
Ekitaldia Edurneren gelan egin dugu. Ez ginen kabitzen!!!

Hauek dira emaitzak!!!!
BARREGARRIENA

Oestekoa 31 boto
Amona kiroldegian 11 boto
Nor-nori-nork 9 boto
Txangoa 4 boto
Edurnezuri boto 1
EGA eta Euskaltzaindia boto 1
Gazteluarena boto 1
Sakanako jai zoriontsuak boto 1

GIROTUENA

Oestekoa 27 boto
Nor-nori-nork 8 boto
Amona kiroldegian 5 boto
Gazteluarena 5 boto
Edurnezuri 2 boto
EGA eta Euskaltzaindia 2 boto
Sakanako jai zoriontsuak 2 boto

LANDUENA

Oestekoa 28 boto
Gazteluarena boto 12 boto
Sakanako jai zoriontsuak 8 boto
EGA eta Euskaltzaindia 5 boto
Amona kiroldegian boto 1
Nor-nori-nork 2 boto
Txangoa boto 1
Edurnezuri boto 1


TEKNIKOKI ZAILENA

Oestekoa 22 boto
Gazteluarena 11 boto
EGA eta Euskaltzaindia 7 boto
Sakanako jai zoriontsuak 6 boto
Amona kiroldegian 4 boto
Nor-nori-nork 4 boto
Txangoa boto 1

ORIGINALENA

Sakanako jai zoriontsuak 15 boto
Oestekoa 13 boto
Amona kiroldegian 7 boto
Edurnezuri 7 boto
Gazteluarena 5 boto
EGA eta Euskaltzaindia 4 boto
Nor-nori-nork 2 boto
Mikroipuinak 2 boto
Txangoa 2 boto


AKTORE ONENA


Patxi (sheriffa)  37 boto
Lara 3 boto
Paula boto 1
Julen boto 1
Aitor boto 1
Gustavo boto 1
Txangoako aktoreak boto 1
Patxi Rabaz boto 1

Oharra: kategoria guztietan ez dago boto kopuru bera. Zenbait pertsonak kategoria batzuetan boto bat baino gehiago eman zuten.

2014-01-19

JO ETA KE, NOIZBAIT SARIA TOKATU ARTE!

eta saria tokatuta ere, jarraitu eginen dugu LUMA aldizkariko lehiaketan parte hartzen!!!
Hiztegiari begiratu gabe egitea lortu genuena da irudikoa. Ikusten duzuen bezala, lau hutsune gelditu dira.

2014-01-18

HASIERA MAILAKOAK ELIKADURA ZAINTZEN

"Euren elikadura zaintzeko eta bikini-operazioa hasteko" ostegunean hasiera mailakoak Olaztira joan ziren eta han ederki gosaldu zuten. Ene!

Ez daukagu ekitaldiaren argazkirik; beraz, hona hemen txistor pixka bat!


2014-01-16

EZ DA OSKAR, PATXI DA!!!!

Hona hemen banatuko ditugun sariak.

PATXI dute izena.

Zein Patxiren omenez? Bada, ez dakigu. Ez dakigu Patxiren baten omenez izan den ere. Etxarriko ikasleek jarri dioten izena da, eta gustatu.

Bat falta da argazkian. Etxarriko ikasleek jaso dutena. Beste horien guztien jabeak badakizue nor diren?

BIDEOEN SARI BANAKETA ZEREMONIA ATZERATUTA

OHARRA: sari banaketa atzeratu egin behar izan dugu. Astelehenean eginen dugu goizeko 10:00etan, euskaltegian.

Dena dela, sari banaketaren zati txiki bat bai eginen dugu gaur, 15:00 aldera, Etxarriko taldekoek sei sarietako bat lortu baitute!!!!!

2014-01-15

URTARRILAREN 22 ARTEKO GALDERA

Badakizuenez, euskarak badauka beste hizkuntza askok ez daukaten elementu bat gramatikan, NORK kasua (ergatiboa).
Dena dela, euskarak ez ezik, beste hizkuntza batzuk ere badaukate ergatiboa, Asian, Afrikan, Amerikan eta Australian.

Guk, euskaldunok, ergatiboa -k erabiliz egiten dugu. Munduko zein hizkuntzatan ere ergatiboa -k erabiliz egiten da?

Adibidea:

Ustak dokodu oxomi = Nork eraiki du etxea?


a) georgieran
b) lazeran
c) txetxenieran
d) hindian

URTE BERRIKO OSPAKIZUNEN GALDERAREN ERANTZUNA!!!!

Munduan zein ospakizun den gezurra galdetu genuen.

a) Kontrako sexuko pertsona bati musu eman 40 boto

b) herriko iturritik ura edan boto 1 (Sakanan egiten da!!!!!!!!)

c) elkarri besotik heldu eta dantza tipiko bat dantzatu 31 boto  Hau da gezurra!!!!!

d) Txindilak jan  4 boto




 Zozketa egin eta gero, sekulako saria jasoko duena EGAko Xabi da. Aupa, zu!!!!!




JAPONIATIK AFRIKARA!!!!

Ene! Ikasleek aurkituko ez duten antzekotasunik!!!!

2014-01-14

SARI BANAKETA HANDIA OSTEGUN GOIZEAN!!!!

SARI BANAKETA HANDIA OSTEGUN GOIZEAN!!!

Zeren sari banaketa, bada? Ba... euskaltegian zabiltzatenok jakinen duzue. 

Asteroko pasabideko galderaren lehiaketa ikaragarriaz gain, neguko oporren aurretik egin genituen bideoen arteko lehiaketa egin dugu.

Talde baten botoak falta dira. Bihar jakinen ditugu eta ostegun goizean sari banaketa handia eginen dugu!!!!


Bideoak hamar izan dira:


  1. Oestekoa
  2. EGA eta Euskaltzaindia
  3. Edurnezuri eta zazpiak
  4. Mikroipuinak
  5. Olentzero kanta
  6. Nor-nori-nork
  7. Sakanako jai zoriontsuak
  8. Gazteluarena
  9. Txangoa
  10. Amona kiroldegian

Sarien kategoriak hauek dira:

  • Barregarriena
  • Originalena
  • Landuena
  • Teknikoki zailena
  • Girotuena
  •  Aktore onena

2014-01-12

2014-01-10

JON ARRETXERI BURUZKO DATU BILKETAN

Goizeko B2-C1 mailakoak eta arratsaldeko B2-C1 mailakoak Jon Arretxeri buruzko datu bilketan ari dira: datu biografikoak, liburuak, lanbidea, afizioak, idazteko estiloa, sariak...

eta datu horiekin guztiekin mural bana egiteko asmoa daukate.

Geroago Jon Arretxeren liburu bat irakurriko dute: 612 euro.
 



2014-01-09

EGA PROBA EGITEKO LEHEN DEIALDIA - MATRIKULA EPEA SARRI ZABALIK

2014ko urtarrilaren 13an hasi eta urtarrilaren 24 arte EGA probaren lehen deialdian parte hartzeko matrikula egin ahal izanen dugu.

2014-01-08

URTARRILAREN 15 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

Urte Zaharraren ospakizuna munduan

Bat gezurra da. Zein???


a) Urte berria ospatzeko kontrako sexuko pertsona bati musu eman behar zaio.


b) Urte berrian iturrietatik ateratzen den lehenengo ura edanez egiten diote ongi etorria urte
berriari.


c) Leku batzuetan kalean bildutako jende guztia besotik heldu eta bertako dantza tipiko bat
dantzatzen hasten da.


d) Beste leku batzuetan txindilak janez ematen diote ongi etorria urte berriari.



BLOG IZARREN LEHIAKETARA AURKEZTU GARA!

Gure asmoa ez da inola ere irabaztea. Ezinen genuke.

Baina gure bloga ezagutarazteko asmoarekin BLOGETAN, BLOG IZARREN LEHIAKETAra aurkeztu gara!



2014-01-07

BUKATU DIRA OPORRAK ETA BUELTAN GARA!!!!

Talde batzuk gaur hasi gara klaseetan,

EGA taldea bihar itzuliko da, astearteetan ez baitaukate klaserik.

Etxarriko eta Irurtzungo guraso taldeak etzi hasiko dira. Gaur bai Andra Mari ikastola, bai Atakondoa eskola itxita daude; eta asteazkenetan ez daukate klaserik.


2014-01-01

URTE EUSKALDUN ON!

Urte euskaldun on denoi!

Urtarrilaren 7an bueltan izanen gara!!!!

Bitartean ongi ibili eta euskaraz bizi!!!!