2010-12-31

Urte berri kanta - Arruazuko bertsioa

Ur goiena, ur barrena
Urteberri egun ona,
graziarekin osasuna
pakearekin ontasuna,
Jaungo(i)coac dizuela egun ona.

Abade jauna beoren
Eskubidiarekin
nahi nuke kantatzen hasi
nere lagunekin.

Egun onak ematera
bere familiari
nere deseioa da ta
lenikan beori.

Alkate jaunaz egondu gera
atzoko arratsaldean
eskubidea gerekin degu
ibilitzeko pakean.

Ur goien goien iturri
ura da txorrotik etorri,
etxe honetan etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.

Etxekoandre oso ona
zure gauza doai ona,
egun honetan jantzikoituzu
zure soinian hamar gona.

Txuri nabar azpiko
gorri ederra gaineko
zure parerik ez da
plaza bat onratutzeko.

Damatxo gazte konpinitua
Hoiek kolore gorriak,
zure mateilak iduritzen zay(t)
klabelinaren orria.

Klabelinaren orriarekin
arrosa maiatzekua,
hementxe gaude zuri begira
damatxo bihotzekua.

Sentitzen zaitut sentitzen
sala berrian altxatzen,
zure oin txiki politen hotsa
hemendixen dut aditzen.

(Hemendixen aditzen ta
eskaileretan jeitxitzen)
urdai azpia buruan eta
lukainka parea eskuen.

Limosna ere hartu degu ta
orai abitu gaitezen
adiosikan ez degu eta
agur ikusi artean.

Hortxen dago sagua
haren onduan katua,
etxe honetan limosnarekin
ez degu beteko zakua.

Hor goien goien iturri
Ura da txorrotik etorri,
etxe honetako zaldun gazteak
hamalau urre zintzarri.

Hamalau urre zintzarrirekin
zazpi damaren eguzki,
hoiek danak hala izanik
gehiago ditu merezi.

Urte berri kanta - Urdiaingo bertsioa

Arantzazu, zer dekazu?
Urgoiena, Urbarrena;
Urgoiena, Urbarrena
Urteberri egun ona.

Etxe honetan sar dayena
Bakearekin osasuna;
bakearekin osasuna
onarekin ondasuna.

Etxekoandre giltzaria
iriki zazu ataria
iriki zazu ataria
badekagu ur berria;
badekagu ur berria
presta zazu gosaria

Etxe hontan oilar bi
bat bestea dirudi,
etxe hontako etxekoandreak
Ama Birjiña dirudi.

Etxe hontako nagusi jaunak
poltxia txintxirrinduna;
poltxia txintxirrinduna;
zilarrez ezpataduna.

Etxe hontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra
hartxek, hartxek eman dia neuri
errieltxo biko zidarra.

Goyen goyen ilargia
erdi erdian klabeliña
gure baratzan dago belar ona
hark botatzen du usai ona.

Izotzean elurretan
abenduko gau luzetan
beste guziak ohian eta gu,
gaixuok oinutsetan.

Eguzu, bada, eguzu
baldin eman nahi badezu,
baldin eman nahi badezu
bestela despegi gaitzazu.

Orain, urte berrian hartutako ura ematen zaio nagusiari, eta honek opil bat ematen du. Opilik ez badu ematen kantatzen da:

Arramayoan dabil sagua
ari segi dabil katua
etxe hontako limosnarekin
eztugu beteko zakua.

Etxi honetan dago uztarri
haren gainian uzkar bi.
Amen, amen.

Urte berri kanta - Etxarri Aranazko bertsioa




Urgoiena urbarrena
urte berri egun ona,
urte berri egun ona,
baita guk ere umore ona.

Etxe honetan sar daiela
pakearekin osasuna,
onarekin hondasuna,
urte berri egun ona.

Baratzean belar ona,
harrek dauka lurrin ona,
Madalena, Madalena,
badakizu goiza dala.

Etxeko andre zabala,
ama onaren alaba,
bidean argitu degu
limosnerua zerala.

Etxeko andre giltzaria,
irakidazu ataria,
atarian idergia,
harrek dauka lur berria.

Izotzetan ta elurretan,
abenduko gau luzetan,
abenduko gau luzetan,
gu gaixoak oinutsetan.

Haizea dabil mendebala,
jeiki, jeiki, guregana
umore onez etor gera
urte onak ematera.

Sentitzen degu, sentitzen,
ari zerala jeikitzen
urdeiaren zarrast hotsa
hemendik degu sentitzen.

Eguzu bada, eguzu,
borondaterik badezu,
borondaterik badezu

2010-12-27

Barcinak euskaraz bizi nahi omen du

 
Hacker talde batek UPNk gabonetarako egin duen bideoa moldatu omen du, eta zenbait orduz ikusgai egon omen da UPNren webgunean. UPNk ez omen du ulertzen halakoak nola gerta ote daitezkeen, beti jokatzen baitute euskararekin errespetuz.

2010-12-25

Euskara bizitzeko zein aukera bikaina!!!!!!!!!!!!

Zerbait entzuna genuen, baina egia da!

www.eitb.com webgunean 30 film ikus daitezke euskaraz. Batzuk haurrendako filmak dira eta beste batzuk helduendako. Geure ustez badaude ikustea eta entzutea merezi duten batzuk.

Urtarrilean klasera itzultzen garenean, seguruenik baten bat ikusiko dugu klaseetan.





2010-12-24

2010-12-23

Gabonetako otorduetarako prestatzen hasteko...

Denok dakigun bezala Gabonetan beste gauza batzuen artean jan eta jan eta jan egiten dugu. Gaur horretarako entrenamendua daukagu: goizean eta arratsaldean. Gora gu!!!!!!!!

2010-12-20

Kristian!!!!!! hasi dardarka!!!!!!!!!

Zuk egiten dituzunak ez dira ezer guk egiten ditugun lanen aldean!!!!!!!!!

2010-12-17

Sakanako mintzakide taldeak aurrera!!!

berri on-onak baititugu!

Etxarriko taldean urtarrilean bi gehiago izanen direlako.

Altsasun, lehen zegoen laukoteaz gain, orain bikote jator-jator bat osatu delako.


Eta Irurtzungo taldea, sukaldaritza ikastaroa amaitu eta gero, Mintzakidera birziklatuko delako.

Aupa gu!!!!!!

Korrika materiala salgai!!!!!

Gabonei begira KORRIKA arropa salgai izanen da Altsasun, plaza nagusian, litxarreria dendaren eta Bergera pastel dendaren artean dagoen lokalean (lehen Xagu zena)
Bertan forro polarrak, txalekoak, kamiseta mahuka luzeak, kamiseta mahuka motzak... dauzkazue.

2010-12-16

Egunerokotasunaren inguruko atazarako

Maitatu, ikasi, ari… euskalakari

Heldu den apirilaren 7tik 17ra.
Trebiñun hasi eta Donostian despedituko da.

2010-12-15

Biharko plana!!!!!!!!

Hau irakurtzen duzuen denok egingo zenuten, ezta? Bai? Hau da, liburua irakurri.

Bihar arratsaldean Fernando Morillo etorriko da. Suminaren estrategiari buruz hitz egingo digu eta guk gure zalantzak argitzeko aukera izango dugu.

19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

2010-12-14

AEKren eta IKAren inguruan

AEK-k eta IKAk Nafarroako Foru Parlamentuko taldeei

egiten dieten eskaera, 2011ko aurrekontuak direla eta.

Guztiok ongi dakizuen bezala, helduen euskalduntze alfabetatzearen ibilbidea 70eko hamarkadan hasi zen. Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea erakundearen bidez sustatu eta lagundu zuen zenbait urtez jarduera
hau. Harrezkero zenbait euskaltegi sortu izan dira, tartean Gobernuarenak berarenak ere bai. Herri ekimeneko euskaltegien diru-laguntzak bideratzeko, berriz, 1988an egin zuten indarrean dagoen Foru dekretua. Herriak sortutako gau-eskola eta euskaltegi hauek, ia guztiak, AEK eta IKA sareek elkartzen dituzte. 2009-2010 ikasturtean Gobernuak diruz lagunduriko 2.229 ikasle aritu ziren zerbitzua Nafarroa osoan eskaintzen saiatzen diren euskaltegi hauetan, urritik ekainera bitarteko ikastaroetan.
Eskualde askotan herritarrak euskara ikasteko duen aukera bakarra IKA edo AEK-ko euskaltegiak dira.

Parlamentuan aurten berean ikusi zenuten bezala, Nafarroako Gobernuaren Zubiarte euskaltegian, hasiera batean batez ere ikastaro trinkoak ematen zituen horretan, taldeko eta orduko kostua 112,48 eurokoa zen 2008-2009 ikasturtean. Ikastaldeak 10 lagunekoak izanik, ikasleko eta orduko kostua
11,25 eurokoa zen, beraz.

Nafarroako Gobernuak, ordea, 2010. urtean ikasleko eta orduko 0,80 euroko diru-laguntza eman die AEK eta IKAko euskaltegiei, hau da, 2008- 2009 ikasturtean Zubiarteko, Gobernuaren euskaltegiko, ikasleko eta
orduko kostuaren %7,11.

Bestalde, azken hamarkadan Nafarroako Gobernuak herri ekimeneko euskaltegiei ematen dien diru-laguntzak gorabehera handiak izan ditu. Ikusten den bezala, 2001etik 2010era %39,75 jaitsi da laguntza hori, KPIa kontuan izan gabe.
 KPIa aintzat harturik, 2001etik 2010era diru-laguntzaren jaitsiera %51koa da, erdia, hain zuzen ere.

AEK edo IKAko ikasleak, batez beste, 1,85€ inguru ordaindu beharko du eskola ordu bakoitzeko 2010-2011 ikasturtean. Zubiarten, Nafarroako Gobernuaren euskaltegian, berriz, ohiko ikasleak 0,40€ eskola orduko eta berriak 0,56€. Gure ohiko ikasleak, hortaz, Gobernuaren euskaltegikoak halako 4 baino gehiago ordainduko du heldu den ikasturtean.

Datu hauek ikusita, garbi ikusten da herri ekimeneko euskaltegiek beste lan batzuk egin behar izaten dituztela beraien jarduera nagusia den helduen euskalduntzeari eusteko. Azken batean, irakasleen ahaleginei esker diraute herritarrei zerbitzua ematen AEK eta IKAko euskaltegiek.

Nafarroako Parlamentuak 2010eko otsailaren 18an honako erabaki hau onetsi zuen: “Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lankidetza hitzarmen bat sina dezan AEK eta IKA
erakundeekin, helduei euskara irakasteko eginkizuna bete dezaten. Hitzarmen horren bidez ziurtatuko zaie nahikoa baliabide ekonomiko izatea, prestakuntza beharren arabera, baita xede horretarako dauden baliabideen plangintzaren eta antolamenduaren arabera ere.”

Parlamentuak hartutako erabaki hau kontuan izanik, hainbat bilera egin ditugu Euskarabidearekin, AEK-k eta IKAk. 2011ko aurrekontuei begira,  aurretik aipatu ditugun datu kezkagarri horiek ikusirik, azken urte
hauetako eskakizun bera egiten dugu, hau da, euskara ikasi nahi duen herritarrak dirutan egiten duen adinako ahalegina egitea, gutxienean, Gobernuak. Horretarako, 2011. urteko aurrekontuetan 957.608€ jarri
beharko dira, jakinik herritarrak 1,85€ ordaintzen duela, batez beste, eskola orduko herri ekimeneko euskaltegietan.

Igoera hau, Parlamentuan harturiko erabakiaren ildotik, lankidetza hitzarmena sinatu aurreko lehen urrats gisa ikusten dugu eta beharbeharrezkoa egoeraren larria aztertuta. Gure komunitatean hizkuntzaren garapenean eta honen normalizazioaren bidean, helduen euskalduntzeari lehentasuna eman behar zaio, eta, beraz,
ezinbestekoa da euskaltegion lana indartuko duen bidea hartzea. Hortaz,esan bezala, hemen proposatzen dugun lehen urrats hau abiapuntua da.

Iruñean, 2010eko irailaren 6an

Helios del Santo Gomez  - Nafarroako AEK
Sagrario Aleman Astiz - Nafarroako IKA

2010-12-13

Neguko eguraldiarekin hasita gaude eta...

zenbait gomendio kontuan izan beharko genituzke.

Isolamendua



Zure etxebizitza isolatu, beroa ateetatik eta leihoetatik ez galtzeko, eta, posible bada, inguru hotzetan barneko aire-ganbera duten kristal bikoitzak edo leiho bikoitzak jarri. Ondo isolatutako etxebizitza batean %30 aurrez daiteke beroketan.

Aireztapena


Gehiegizko aireztapena saihestu. Zure etxebizitza aireztatzean, ez izan berogailua piztuta. Logela bateko airea leihoak hamar minutuz irekita berritzen da. Udan, goizean eta gauean aireztatu, orduan izaten baita kanpoko airea etxekoa baino freskoagoa.

Tenperatura

Zure etxebizitzaren tenperatura mugatu. Tenperatura altuegia ez da erosoa eta kontsumoa handitzen da. Berogailua gradu bat jaitsita %6 eta %9 artean aurrezten da. 20-22 ºC-ko tenperatura egokia da.

Termostatoak


Energia aurrezteko eta zure ongizatea hobetzeko, tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemak erabili. Ezarritako tenperatura lortzen denean, termostatoek aparatuak edo sistemak deskonektatzen dituzte, automatikoki. Termostatoa bero-iturrietatik urrun jarri.

Berrikusketa


Zure galdara edo ur-berogailua aldizka berrikusi. Horrela, etekin handiagoa aterako duzu gas kontsumo txikiagorekin.

2010-12-09

Txan, txa, txa, txan!!!!!!!

Nor? Aitor ez, gaizki pentsatu horiek!!!!
Noiz?
Nola? (bueno, nola badakigu)
Noizko?

2010-12-06

Lezio bikaina

Euskaltegian MUKITUTA gaude!

Euskaltegiko ikasle batzuk, Txiokakoak hain zuzen ere, mukituta daude!
Mukitzeagatik Feisbukeko Mihiluzen kamiseta bat irabazi dute.




Zorionak Maite, Rakel, Amaia, Dolo, Aitziber, Kote eta Jaione!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!