2010-02-28

Sakanan gertatzen ari denak ez dauka graziarik

ZER DA ARRAKASTA?

 Arrakasta zera da:


3 urterekin… soinean pixarik ez egitea

6 urterekin… egunean zehar egindakoa gogoratzea

12 urterekin… lagun asko izatea

18 urterekin… gidabaimena izatea

20 urterekin… sexu-harremanak izatea

35 urterekin… diru asko izatea

50 urterekin… dirua erruz izatea

65 urterekin… sexu-harremanak izatea

70 urterekin… gidabaimena izatea

75 urterekin… lagun asko izatea

80 urterekin… egunean zehar egindakoa gogoratzea

85 urterekin… soinean pixarik ez egitea

Hau komeria! Zenbat buelta ematen dituen bizitzak!

2010-02-23

Martxoaren 5ean iluntzean plana dugu

Martxoaren 5ean, Ikaztegietako Begiristain sagardotegian afalduko dugu. Aupa gu!!!!

2010-02-11

2010-02-08

Datorren asteko plana

Heldu den asteartean, otsailak 16, arratsalde-iluntzean ez dago klaserik. (goizean bai, goizean klase dago)

Heldu den asteazkenean, otsailak 17, goizean ez dago klaserik. (arratsaldean klase dago)
Dena dela, goizeko EGA taldekoek, klaserik galtzeko ez daudenez, otsailaren 16an goizean emango dute ordezko klasea.

INAUTERI ON DENOI!!!!!!!!!!

2010-02-04

Santa Ageda bezpera degu...

eta, egia esan, oles asko egin gabe... sekulako, ikaragarrizko, kriston... oparia jaso dugu euskaltegian!!!!!
Eskerrik asko, Patxi