2015-07-28

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 12

Gaur berriro berri on eta polita jaso dugu.

Uztaileko H28 aldizkarian ere bagaude.

Aldizkari hori ezagutzera gonbidatzen zaituztegu!

http://h28.eus/

Uztailekoan 13. orrialdean gaude eta ekainekoan 17. orrialdean gaude.

 


UZTAILEKO H28 ALDIZKARIAN ERE BAGAUDE!

13. orrialdean gaude!

H28 aldizkaria - uztaila


2015-07-23

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 11

Komunikabideak!

Eta euskara gutxi dakizula? Zu, lasai, lehendabizi, gaztelaniaz informatu eta ondoren euskaraz irakurri/entzun  eta asko ulertuko duzu!


GUAIXE

http://guaixe.eus/

BERRIA

http://www.berria.eus/

ARGIA

http://www.argia.eus/

EUSKALERRIA IRRATIA

http://euskalerriairratia.eus/




EITB

http://www.eitb.eus/

HAMAIKA

http://www.hamaika.eus/

INFO 7 IRRATIA

http://www.info7.com/


2015-07-22

UDAN EUSKARA IKASTEKO/HOBETZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 10

Zu, irakurle, segur aski oso trebea zara euskaraz, baina agian badaukazu inguruan hain trebea ez den norbait. Honakoa gomenda diezaiokezu:

http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971

Euskara ikasten hasteko da.


2015-07-18

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 8

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) webgunean hainbat kontu interesgarri daude.

- Euskara baturako hainbat arau ikasteko teoria eta ariketak

http://eibz.educacion.navarra.es/web/index.php/araugintza.html

- EGA probako hainbat ariketa eta idazlan eredu

http://eibz.educacion.navarra.es/web/index.php/egaberriak/egaprestatzekomaterialak/egaprestatzekomaterialak.html

- Askotan gutako askok zein akatsa egiten ditugun kontatzen digun bloga

http://eibz.educacion.navarra.es/web/index.php/blogak/hizkuntzaakatsak.html

- Esamoldeak eta esaerak

http://eibz.educacion.navarra.es/web/index.php/blogak/esamoldeak.html

eta abar, eta abar.


2015-07-16

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 7

Sukaldean aritzea gustukoa duzue? Ziur zuetako askok baietz.

Janari goxoak euskaraz prestatzen ikasi nahi? (Kar, kar!)

Sukaldean izeneko webgunea bisitatu!

http://sukaldean.com/jakika


2015-07-13

GAUR BIDEOTXOA OPARI!

Dagoeneko gure jarraitzaile askok jakinen duzue. Neguko oporren aurretik bideoak egiten ditugu. Normalean bideo horietan ikasle eta irakasleak agertzen gara eta bideo horiek Interneten zabaltzeak lotsa ematen digu, ez baikara piura ederrean agertzen. Umorezko bideoak dira gehienetan.

Dena dela, batzuetan bada hezur-haragizko aktorerik agertzen ez den bideorik. Bideo horiek erakusteak ez digu halako lotsarik ematen.

Beraz, hona hemen bat, EGA proba prestatzen dutenek egindakoa. Bideoa noizkoa den argitze aldera, Euskaltzaindiako Gramatika komisiokoek dimisioa eman zuten garaikoa da.






2015-07-11

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 6

Etxegiroan webgunea bisitatzea gomendatu nahi dizuegu gaur. Literatura entzuteko lekua.

Hala aurkezten dute egileek euren burua:

Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan.
 
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera.
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu.



2015-07-10

ASTELEHENEAN ESKAERAK ERREGISTRATU GENITUEN

Dagoeneko erregistratu ditugu Etxarriko Osasun Etxea euskalduntzeko eskaerak. Osasun kontseilariri, Nafarroako Arartekoari eta Behatokiari bidali dizkiogu. Bi eskaera: bat herritarren eskaera biltzen duena, eta bestea ikastetxeena biltzen duena.

Argazkian eskaerak erregistratzen (Osasungintza Euskaraz taldearen izenean) ezkerretik eskuinera:

Eneka Maiz, Etxarriko Alkatea
Idoia Artieda, Sakanako AEK-ko ordezkaria
Joxe Aldasoro, Etxarriko euskara zinegotzia
Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria


2015-07-08

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ONLINE BALIABIDEAK 5

EMUN hizkuntza zerbitzu enpresaren webgunea:

EMUN hizkuntza zerbitzuak

Baliabideak eta tresnak:

Baliabideak eta tresnak


2015-07-01

UDAN EUSKARA IKASTEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 4

Nafarroako Euskara Zerbitzuen eskutik www.elaide.eus euskara praktikatzeko. Berria da, oraindik ez dauka gauza asko, baina etorkizun polita bai.