2015-12-30
2015-12-28
KIRIKOKETAREN GALDERAREN ERANTZUNA
2015-12-24
2015-12-23
2015-12-21
ABENDUAREN 23AN HARTUKO DITUGU OPORRAK
Asteazkenean aurten egindako bideoak ikusiko ditugu. Oso barregarriak
dira!
Asteazkenean gosaria / merendua eginen ditugu.
Asteazkenean oporrak hartuko ditugu, baina oporretan ere euskaraz komunika gaitezkeela ahaztu gabe. Euskaraz hitz egin, euskaraz entzun, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu, euskaraz irakurri, euskaraz poteatu, euskaraz parranda egin, euskaraz maitatu, euskaraz bizi...

2015-12-18
2015-12-17
2015-12-11
ARRATSALDEKO A2+ TALDEKOAK LARUNBAT GOIZEAN
Arratsaldetan, astelehenetik ostegunera ematen dute klasea A2+ taldekoek.
Baina bideoa errodatzeko bihar goizean larunbatarekin elkartuko dira; kanpoan, egun argiz, errodatzeko asmoa baitute.
Ene! Sekulakoa izango da!
Baina bideoa errodatzeko bihar goizean larunbatarekin elkartuko dira; kanpoan, egun argiz, errodatzeko asmoa baitute.
Ene! Sekulakoa izango da!
2015-12-10
ABENDUAREN 17 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA
ZER DA KIRIKOKETA?
1- Euskal Herriko txori baten soinua.
2- Txalaparta.
3- Afrikako tribu baten danborraren soinua.
4- Sagar jotzearen erritmoa.
1- Euskal Herriko txori baten soinua.
2- Txalaparta.
3- Afrikako tribu baten danborraren soinua.
4- Sagar jotzearen erritmoa.
SARRI NEGUKO OPORREN AURREKO FILMAK (JE, JE!) ERRODATZEN HASIKO GARA
Badatoz neguko oporrak. Ez da asko falta. Baina opor horiek hartu baino lehen, filmak!
Sarri hasiko gara errodatzen.
Ea zer nolako uzta ematen duen aurten!
Sarri hasiko gara errodatzen.
Ea zer nolako uzta ematen duen aurten!
2015-12-09
2015-12-08
2015-12-03
GURE EGUNA DA GAUR
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara.

2015-12-02
EUSKAL HERRI KIROL/JOLASEN GALDERAREN ERANTZUNA
Zerrendetako
batean ez dago euskal herri kirolik/jokorik? Zeinetan?
- aizkolaritza, harrijasotzea, idi-dema. 0 BOTO
- sega, txingak, arto-oskolak biltzea.BOTO 1
- trainerak, korrikalariak, bola-jokoa, soka-tira 8 BOTO
- trontza, harri-zulatzaileak, oilo-itsua. 24 BOTOAutoikaskuntzako ikasleek egin dute zozketa eta autoikaskuntzako ikasle bati tokatu zaio saria.(Ez dute tranparik egin!)Zorionak, Amaia!
2015-12-01
EUSKARAREN ALDE EGOTETIK EUSKARAREN ALDE EGITERA
Euskaraz bizitzeko eguna. Bizi zaitez euskaraz ostegun osoan. Zure
esperientzia konta ezazu wasap talde batean. Taldean sartzeko hau da
zenbakia: 637961393
Euskal Herrian Euskarazek antolatua.
Euskal Herrian Euskarazek antolatua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)