2012-05-25

Etxarri Aranazkoen bidaia atzeratuta!

Etxarri Aranazko taldeak edo Himalayara edo Kilimanjarora "txangoa" egiteko asmoa zeukan gaur.

Baina ikasle batek ezin zuen, haurtzainik ez zeukalako. Eta diapositibak ikusi nahi zituen!

Hortaz, heldu den astelehenean joanen dira "txangoan" eta beste egun batean ere bai. Bi "txango" baitira.

Gainerakoan, azken egun hauetan, Etxarri Aranazko taldean errepaso lanak egiten ari dira. Gauza asko ikasi dituzte ikasturte honetan!!!

Pasabideko galdera bi eguneko atzerapenarekin!

A! Ia-ia ez dugu jarri! Heldu den maiatzaren 30 arte euskaltegiko pasabidean honako galdera izanen dugu.

Ikasleen eta irakasleen komentarioak entzunda, aste honetan Idoiak zaila jarri omen du!!!!


Italiako Palermo hiriko fraide monasterio batean  katakonba batzuk daude.
 Zein da gezurra?

a) Ongi momifikatuta gelditzen ez diren gorpuen hezurrekin fraideek altzariak egiten zituzten.
 b)8.000 gorpu inguru daude momifikatuta eta txintxilik.

c) XVII. mendean familiakoak bisitan joaten ziren hildakoaren santuaren egunean eta Domu Saindu egunean jaia egiteko. XVIII. mendean debekatu egin zuten.

d) Momiak taldeka daude: gizonezkoak, emakumezkoak, birjinak, haurrak, apaizak, fraideak eta profesionalak. 
 

2012-05-24

Mendukilon, barruan, hotz egiten omen zuen!!!!

Eta argazki kamera gaixotu egin zen!

2012-05-23

Zer gezur kontatu genuen anaia siamesen inguruan?


XIX. mendearen hasieran Siamen Ang eta Cheng jaio ziren. Elkar itsatsita jaio ziren, bularraldetik. Famatu bihurtu ziren. Biak beti elkartuta bizi izan ziren.
Beraiengatik sortu zen “siames” hitza elkartuta jaiotzen diren pertsonendako.
 Zein da gezurra? D
  1. Zirku batean lan egin zuten.

  2. Bi ahizparekin ezkondu ziren AEBetan.

  3. Bi anaien artean 22 seme-alaba izan zituzten, batek 10 eta besteak 12.

  4. Bat 1874ko urtarrilaren 17an hil zen eta bestea hiru ordu geroago.

    Eta etxera, leihoak garbitzeko, sekulako kamiseta zoragarria eramanen duena Marijo da!!!!!!! Txiokako taldekoa.

Atzoko eta gaurko kronika

1. Oso ongi pasatu genuen atzo Jeingenekoa gaztandegia bisitatzen. Asko ikasi eta ulertu genuen. Bat, Aberri Barandallak gauzak oso ongi kontatzen zituelako eta bi, bezperan eta justu bisitaren aurretik, gure irakasle Idoiak fitxa onak prestatu zituelako.


Aberrik pote bat gazta zahar eta gazta erdi bat opari egin zizkigun! Eskerrik asko!

Eta gurekin batera txango-txikian Idoiaren aita izan genuen. Euskaldun zaharra!

2. Gaur goizean euskaltegian jende gutxi dabil. Idoiaren klasean klase eman dute. Edurne eta Aitor eta bere klaseak Mendukiloko kobazuloak bisitatzera joan dira. Idoiaren ikasle batzuk ere joan dira. Hau da, batzuk klase eta beste batzuk txangoa.

3. Anaia siamesen inguruko pasabideko galdera erantzuteko epea hiru ordu barru bukatuko da!!!!! Egin ez baduzue, egin!!! Facebook bidez botoa eman daiteke!!!!

4. Maiatzaren 31n, arratsaldez ekintza berezi-berezi bat eginen dugu. Bihar-edo kontatuko dugu.

4. Etxarri Aranazko taldean aurreko asteetan txango eta bidaiekin nahiko ikasi eta gero, ostiralean "bidaia birtuala" eginen dugu, edo Kilimanjarora edo Nepalera, edo biak!


2012-05-21

Jeingenekoa gaztandegira goaz!

Etxarri Aranazko taldea bihar, asteartea,  Jeingenekoa gaztandegira goaz.

Jeingenekoa Etxarri Aranatzen dago. Behiak dauzkate eta behi-esnekiak egiten dituzte.

Bihar, jator-jator, Aberri Barandallak gazta eta jogurta nola egiten dituzten kontatuko digu.
 Guk, gaur, Idoiarekin behien eta esnearen hainbat kontu ikasiko ditugu. Hau da, fitxak eginen ditugu! :-)

Asteazkenean Mendukilora goaz!

Goizeko taldeak asteazkenean Mendukilo kobazuloak bisitatzera goaz.

Idoiaren taldearen kasuan, batzuk kobazulora joango dira eta beste batzuek klasea emango dute.







Ume hauen antzera ibiliko gara gu!