2012-05-31

Idoiaren goizeko taldeak irabazi du!!!!!!

Gaur goizean, denok elkarrekin, Debekaizu, Asmaizu, Idearipez, Marrazkitz eta mimika probak egin ditugu.
Hiru taldeak elkarren kontra!

Eta goiz-goiz klasea hasten duen taldeak irabazi du!!!!!

2012-05-30

Maiatzaren 29tik ekainaren 6rako pasabideko galdera


1869 urtea, AEBetako Cardiff hiria.
Langile batzuek, soro batean ur putzu bat egiten ari zirela, 3,10 metro luze zen erraldoi bat aurkitu zuten.

  1. Iturgin baten eta apaiz metodista baten ideia izan zen, botikari ateo bati adarra jotzeko.
  2. Ikerlariek gizaki fosilizatu bat zela pentsatu zuten eta jainkoak gizakia sortu zuela frogatzeko erabili zuten, Biblian giza-erraldoiak aipatzen baitira.
  3. Soroaren jabeak erraldoia ikusteko sarrera kobratu zuen eta dirutza egin zuten.
  4. Erraldoia aurkitu eta gero, urtebete pasatu behar izan zuen faltsua zela argitaratzeko. Kisuz egindakoa zen.

Aste honetan ez zarete batere fin ibili!!!

Ai, ai, ai...

Aste honetan pasabideko galdera zaila zen ala? Bik baino ez dute aztatu!!!
Zozketa oso-oso txintxo egin behar izan dugu!

Eta etxeko leihoak garbitzeko sekulako kamiseta irabazi duena Patxi R. da!!! Zorionak!!!

Eta...

Ia-ia ez dugu kontatu...


Italiako Palermo hiriko fraide monasterio batean katakonba batzuk daude.
 
Zein da gezurra? C 
Idoiaren asmakizun hutsa da!!!!
a) Ongi momifikatuta gelditzen ez diren gorpuen hezurrekin fraideek altzariak egiten zituzten.



b)8.000 gorpu inguru daude momifikatuta eta txintxilik.



c) XVII. mendean familiakoak bisitan joaten ziren hildakoaren santuaren egunean eta Domu Saindu egunean jaia egiteko. XVIII. mendean debekatu egin zuten.


d) Momiak taldeka daude: gizonezkoak, emakumezkoak, birjinak, haurrak, apaizak, fraideak eta profesionalak.

Botanika, artearen historia, etnologia... denetarik ikasten dugu.

Denetarik ikasten dugu euskaltegian:

1. Atzo Martin Txiki eta jentilen legenda ezagutu genuen eta zerra asmatzeko gaztainondo hostoa erabili zutenez inspiratzeko...
Gaur Aingeruk hainbat zuhaitz eta sasiren hostoak ekarri dizkigu eta hor ibili gara identifikatu nahian
haritza
pagoa
hurritza
elorri beltza
gaztainondoa
hutza
larra
intxaurrondo
ixtorra
gereziondoa
asuna
sagarrondoa
udareondoa
....




 2. Idoiak pasabidean antolatu duen koadro ezagun-ezagunen erakusketa txikiak arrakasta handia dauka eta gauza pilo bat ikasten ari gara.
3. Nepal, Everest mendiaren inguruak, Kenia eta Tanzania, Kilimanjaro mendia, sherpak, maasaiak... urrutiko kulturak ere ikasten ibili gara.

2012-05-28

Aste honetako kontuak

Bat, aste honetan despedituko ditugu bazkal ondorengo guraso taldeak, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Irurtzunen.

Bi, Etxarri Aranazko taldea, udaren hasierarako bederen, mintzakide taldea bihurtuko da.

Hiru, gaur goizean Idoiak euskaltegiko pasabidean koadro ezagunen erakusketa moduko bat jarri du, ostegun arratsaldekoa girotzeko asmotan.
Lau, ostegun goizean euskaltegian TRIVIAL txapelketa izanen dugu. Denak denen kontra.

Bost, ostegun arratsaldean Kitz Mendiola etorriko da euskaltegira eta Picassoren Gernika koadroaren sekretu eta bitxikeriak kontatuko dizkigu.
Sei, gaur Etxarri Aranazko taldea Himalayara joango da txangoan; baina, lau eta erdietarako bueltan izanen dira, seme-alabak ikastolatik eta eskolatik hartu behar baitira.

2012-05-27

74 seme-alaba

74 dira Itsasi euskaltegiko ikasleek eta Sakanako Mintzakideek sortu zituzten mikro-ipuinak.

Hainbat gai eta konturi buruzkoak, baina denak maitasun handiz sortutakoak

eta di-da batean irakurtzeko modukoak.

Hor dauzkazue eskuinean, irakurleari gozamena emateko zain!


2012-05-25

Etxarri Aranazkoen bidaia atzeratuta!

Etxarri Aranazko taldeak edo Himalayara edo Kilimanjarora "txangoa" egiteko asmoa zeukan gaur.

Baina ikasle batek ezin zuen, haurtzainik ez zeukalako. Eta diapositibak ikusi nahi zituen!

Hortaz, heldu den astelehenean joanen dira "txangoan" eta beste egun batean ere bai. Bi "txango" baitira.

Gainerakoan, azken egun hauetan, Etxarri Aranazko taldean errepaso lanak egiten ari dira. Gauza asko ikasi dituzte ikasturte honetan!!!