2012-11-11

IRURTZUNGO ESKOLAKO TALDEAREN LANAK

Irurtzungo eskolako guraso taldekoak lan eta lan dabiltza.

Aste hauetan familia eta lagun arteko harremanetan trebatzen ari dira: azalpenak ematen, argudiatzen, gertatu dena kontatzen...

Horretarako, Maite, maite, maitea izeneko irrati-nobela erabiltzen ari dira oinarritzat.

2012-11-09

ITZULI DA PASABIDEKO GALDERA!!!!

ITZULI DA PASABIDEKO GALDERA!!!!

ETA IKASTURTE OSORAKO IZATEKO ASMOAREKIN!

Zenbat gauza ikasiko ditugun!!!!

Hau da aurrena.

Azaroaren 14ko arratsaldeko 15:00ak arte daukazue beta botoa emateko, edo euskaltegian bertan, facebooken bidez edo baita hemen ere, komentario bat idatziz.


Ez galdu aukera, saria bikaina baita!



Zein janarik ez du alergiarik ematen?  (jateko)

1.            Tomateak
2.            Artoak  
3.            Kakahueteek
4.            Tipulak

2012-11-07

EGIN DUGU, EGITEN DUGU, EGINGO DUGU

Gero eta zabalagoa da pasabidean dagoen panela

gero eta mezutxo gehiago daude

hemen batzuk baino ez ditugu jarriko (Asko dira!!!!!)

ikusten denez, askotan seme-alabak dira bultzatzaileak, elkarriketakide bitxiren bat badago, intentzio oso onak...

denak dira politak, maitagarriak eta itxaropentsuak




 


 

2012-11-03

GOOGLE ERRALDOIA KONKISTATUKO DUGU!

Beno, ez dugu Itsasi euskaltegikook guk bakarrik eginen (baina serio jarriko bagina...)
Ez, euskaldun eta euskalzale guztiok lortuko dugu!!!!

Hona botoa emateko helbidea:

http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

2012-10-31

HELDU DEN ASTEAN OHITURA ON BAT BERRESKURATUKO DUGU

Eta zein zen ohitura on hura?

Joan den urtean egiten genuen. Aurten oraindik ez dugu egin. Zer da?

Hona pista batzuk:


2012-10-28

IKASTEKO TRUKUAK MILA!

Euskara bizitzen ikasteko trukuak mila!!!

Hona hemen ezagunen laguntza txiki bat.

Euskaltegian zabiltzatenok ezagutuko dituzue! Batez ere, beheko mailetan.