2014-04-09

APIRILAREN 16 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA


ZEIN DA GEZURRA?

A) Txakurrek txuri-beltzean ikusten dute.
 B) Munduko liburu zaharrenak 153.000.000 euro balio ditu.
 C) Buruko transplantea egiteko teknologia dagoeneko badaukagu munduan.
 D) Espazioko estazioan (MIR) egunean 15 egunsenti izaten dituzte.

2014-04-08

GURE, EUSKALTEGION, DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO GIZA-KATEA

Euskaltegiei dagozkigun diru-laguntzak banatu arte, AEK-ko zein IKAko euskaltegiok mobilizazio iraukorrarekin aurrera jarraituko dugu. 

Hilabete honetako hitzordua asteazkenerako (apirilak 9), 12:00etan, daukagu finkatuta. Oraingoan, giza katea osatuko dugu, aldarria nahiz haserrea Gobernuaren egoitzatik Hezkuntza departamenduraino -Iribas kontseilariaren bulegoraino- eramateko.

40 urtez herritar helduei euskalduntzeko aukera eskaintzen, Nafarroako 80 herri eta auzotan; eta  2013 zein 2014ko diru-laguntzak jaso gabe jarraitzen dugu. Gobernuari dagozkigun diru-laguntzak banatzeko martxoaren bukaerako epea jarri arren,  Euskarabideak ez digu inolako berririk eman; konponbiderik ez, eta iazko egoera berean gaude.
 
Sasi guztien gainetik, euskaltegiak aurrera, tinko!

ETXARRIKO TALDEAK SAIO BATZUK KANPOAN

Euskaraz komunikatzen ikastea klaseetan egiten den lanaz gain kanpoan egitea ere delako, bizpahiru saio kanpoan, kaleetan eginen dituzte Etxarriko taldekoek.

Iazko uztailaren 8tik hondakin organikoak kudeatzeko apostu handia eginda dago Etxarrin. Herritar askok euren hondakin organikoak konpostatzearen bidez kudeatzen dituzte, bai etxean bai auzokonpostagailuetan.

Ikasgelakoen artean ere errealitate hori islatuta dagoela ikusirik, bizpahiru saiotan geure auzokonpostagailuak bisitatuko ditugu.

Irakasleak, bere borondatez, herriko auzokonpostagailu bat zaintzen du. Hortaz, konpostaren kontuetan ere irakasle lanak eginen ditu eta ikasleei konpostatze prozesua zertan den azalduko die.

Atzo Yariren auzokonpostagailua (Goikoparkie), Jontxuren auzokonpostagailua (Arkuetabide), herriko auzokonpostagailu handia (Malkorramendi) eta Pedrorena (Aldapasoro) bisitatu genituen.

Bakoitzaren arazoak eta alde onak komentatu genituen.

Gaur, eguraldia lagun, Marirena (Zurkilloalde), Arianerena (Sagarmiñeta), Evarena (Larreñondo) eta irakaslearena (Kalamurtxei) bisitatuko ditugu.

Eta gaur ezin bada, gaur teoria ikasiko dugu klasean eta ostegunean joanen gara bisitatzea falta diren horietara.

Klasean bi lakuntzar ere baditugu. Luisek baratzean bere konpostagailua dauka. Atzo apunteak hartzen aritu zen! Apalak txakurrak, katuak eta oiloak dauzka eta horrela ematen die bidea etxeko hondakin organiko guztiei. Bai, etxeko abereei ematea da hondakin organikoak kudeatzeko beste modu bat. 

Aldapasorokora joan ginenean Mankomunitateko teknikaria Imanol  han ari zen, mantenimendu lana egiten. Elkarrizketa oso interesgarria izan genuen berarekin.

Bukatzeko, atzo argazki kamerarik eraman ez genuenez, etxarriarrendako udalak antolatu zuen saioko argazki bat jarri dugu.




2014-04-07

PINTXO DASTAKETA

Apirilaren 16an, asteazkenarekin, pintxo-dastaketa eginen dugu euskaltegian.

Goizeko talde guztiak, zazpi talde!!!!!, euskaltegian elkartuko gara. Ea nola sartzen garen!

Talde bakoitzak bere pintxoak ekarriko ditu (etxean eginda) edo ahal badu euskaltegian prestatuko ditu.

Pintxoak egiteko  munduko herrialdeetan inspiratzea proposatu da.


Oraindik ez da adostu arratsaldeko taldeekin nola antolatu dastaketa.

2014-04-05

MARTXOAREN 22KO MANIFESTAZIOAREN OIHARTZUNA

2014ko apiribileko Aizu! aldizkarian martxoaren 22an nafarrok egin genuen manifestazioaren berri ematen da. Nafarrok Nafarroako hizkuntza den euskaraz aritzeko eskubidea aldarrikatu genuen.

Argazkian gure euskaltegiko kide bat, ikasle bat ageri da.

Ikusten diren beste aurpegietan beste sakandar bat ere badagoela uste dugu.



2014-04-04

HERRIA EGITEKO OLIBA OLIO BIRJINA


Nafarroatik Euskal Herrirako

Euskal Herritik Nafarroara

Olioarekin ere, behera eta gora, herrigara!


Zer? Nafarroako oliba olio birjina estra

Ohiko nekazaritzaz egindakoa, 5 litro,
prozedura mekanikoz hotzean erauzia
16,50 euro

 Nekazaritza ekologikoan egina, 5 litro,
prozedura mekanikoz hotzean erauzia
 22 euro

Zergatik prezio horiek? Merkatuko prezioa baino merkeago banaketa prozesuaren zati bat bountarioen bidez egiten delako.

Zertarako dirua? Nekazariari ordaintzeko, jakina! Nafarroako nekazariendako eta bestea Nafarroako Erriberako euskalgintzarako.

Nola erosi? Euskaltegian zenbat eta nolako olio bidoi nahi dituzun esan eta dirua utzi. Egun batzuk barru euskaltegira olioaren bila etortzeko esanen dizugu.

2014-04-03

IRITSI DA LUMA DENBORA-PASA ALDIZKARIA!

Eta ale honetako lehiaketako gurutzegrama eginen dugu eta bidali eginen dugu.

Aztatuko dugu (jakina!), baina saria irabaziko dugun... hori... orain arte ez behintzat.

Irabaziko bagenu pasabideko galderaren saritarako emanen genuke!!!!