2014-05-07

MARTXOAREN 14 ARTEKO GALDERA

Nork asmatu zuen kebab-a eta non?

1. Turkian turkiar batek

2. Marokon marokoar batek

3. Alemanian turkiar batek

4. Frantzian aljeriar batek

durum
                                               
                              donner

ETA BOTILAREN BARRUAN...

Zenbat kapsula daude botilaren barruan?

a) 150 - 5 BOTO

b) 450 - 29 BOTO

c) 650 - 25 BOTO

d) 951 - 13 BOTO

Aztatu duten 25 lagunen artean zozketa egin dugu. Saria Lourdesek jasoko du. Zorionak! 

Gainera aste honetan sari ona dago!!! Ona!!!

2014-05-06

AZKEN TXANPARAKO IDEIEN BILA

Euskaltegira euskara ikastera eta hobetzera etortzen dira sakandar jator ugari.

Euskara ikasteko, euskaraz komunikatzen trebatzeko eta euskaraz bizitzen trebatzeko moduetako bat klasea da, ia denok ezagutzen dugun klase formatua.

Baina bizitza errealarekin kontaktuan ere badago ikasterik eta hobetzerik, eta asko!

Udaberriko oporren ondoren eta Maiatzaren 1eko zubiaren ondoren, 2013-2014 ikasturtearen azken txanpari hasiera eman diogu.

Guk, irakasleok, euskaltegitik kanpo, bizitza errealean egiteko ekintzak (bisitak,tailerrak...) pentsatuko ditugu, baina ikasleok ere halakoak proposatzea nahi dugu.

2014-05-05

ARGIRIK GABE!

Gaur 09:20 arte elektrizitaterik gabe euskaltegian. 

Klaserik ematerik izango ez genuela pentsatuta geunden!

2014-04-30

A1 MAILAN LAGUNENDAKO GUTUNAK ETA GAIXO DAUDELA!

A1 mailan lagunendako gutun xumeak idazten ikasten ari dira.

Gaixo daudela eta zer gertatzen zaien kontatzen ikasten ari dira ere.





2014-04-29

NOIZ? ZER ORDUTAN?

Hasiera mailako taldean gaur zer egin duten kontatzen ikasten ari dira eta zer ordutan.

Gaur zazpietan jaiki naiz.

Zazpiak eta laurdenetan dutxatu naiz.

Zazpi eta erdietan gosaldu dut.

...




 
 






2014-04-28

NANOIPUIN ONENEN AUTOREAK NOR DIREN BADAKIGU, BAINA...

Atzo esan genizuen badauzkagula 2014ko nanoipuin onenen autoreen izenak, baina jendaurrean ez kontatzeko eskatu digute.

Irabazleek irabazi dutela badakite, euskaltegian denok dakigu nor diren, zoriondu ditugu, baina...

Itxaron behar!