2017-02-23

IGANDEAN BERTSO SAIOAN LAKUNTZAN

Hor izanen gara, bertsoekin gozatzen eta KORRIKA materiala saltzen.

2017-02-22

PASABIDEKO GALDERA MARTXOAREN 1 ARTE


ZEIN EZ DIRA SAKANAKO INAUTERIETAKO PERTSONAIAK?

A) Momotxorroak, mamuxarroak
B) Txatarrak, Antxon Zarkua
C) Mutua, attuna handia
D) Txatxoak, atorrak

MATERIALEN GALDERAREN ERANTZUNA


MATERIAL BERRIAK Zein da gezurra?
a. Velcroa lapa-belarrean inspiratuz sortu zuten. 3 boto
b.Zikintzen ez diren arropak landare haragijaleetan inspiratuz sortu zituzten. 19 boto
c.Kasko berrienak katuetan inspiratuz sortu zituzten. 22 boto
Kasko berrienak okiletan inspiratuz sortu dituzte.
 
d.Eraikinen aireztapen sistema berrienak itsas belakietan inspiratuz sortu zituzten.
Notarioaren (Juanen) aurrean zozketa egin dugu eta saria Rakelek jasoko du. Zorionak, Rakel!

ERRADIKALAK GARA bertso ikuskizuna

Martxoaren 4an 19:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean 3€ (Korrika laguntzaileak 2,5 €)


2017-02-15

GALDERA OTSAILAREN 22 ARTE


MATERIAL BERRIAK 

Zein da gezurra?
  1. Velcroa lapa-belarrean inspiratuz sortu zuten.
  2. Zikintzen ez diren arropak landare haragijaleetan inspiratuz sortu zituzten.
  3. Kasko berrienak katuetan inspiratuz sortu zituzten.
  4. Eraikinen aireztapen sistema berrienak itsas belakietan inspiratuz sortu zituzten.

OTSAILAREN 8KO GALDERAREN ERANTZUNA

NOIZ ETA NONDIK NORA IZAN ZEN LEHENBIZIKO KORRIKA?

a) 1980ko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Oñatitik Bilbora. Lekukoa lehenbizikoz Jose Mari Satrustegi arbazuarrak eraman zuen. 30 BOTO

b) 1980ko martxoaren 22tik 30era Ataundik Gasteizera. Lekukoa lehenbizikoz Elbira Zipitria andereñoak eraman zuen. 5 BOTO

c) 1980ko apirilaren 1etik 13ra Urepeletik Bilbora. Lekukoa lehenbizikoz Xalbador bertsolariak eraman zuen. 10 BOTO

d) 1981eko azaroaren 29tik abenduaren 7ra Otxandiotik Baionara. Lekukoa lehenbizikoz Mikel Laboak eraman zuen. 5 BOTO

Gaur notarioa Maitane izan da.

Saria Bautistak jasoko du!

Zorionak, Bautista!

INAUTERIEN BERRI JABIREKIN

Gaur goizeko hainbat talde Iortia kultur etxean izan gara. Inauterien berri jaso dugu.

Eskerrik asko, Jabi Trapero!