Hori da, euskaltegian ez gara oso santuzaleak, baina, badugu bat oso maitea duguna:
SAN NAHI DUGULAKO.
Hain maitea dugu, non edozein egun den bere eguna ospatzeko aproposa, pasta batzuk ekarriz klasera, edo pastelak, edo patata-tortilla (tortillometroan esfortzu handiz lortutako puntuen truke ez bada...), edo litxarreria hutsak. Beti dago ospatzeko zerbait, eta euskaldun on eta jatorren gisara, nola ez, janez (eta batzuetan edanez ere)