2008-12-23

Edozein adinetan izan daiteke ama?

67 urterekin ama izan den emakumearen kasua ezagutu eta gero (tratamendu berezi bati esker), ondoko galdera bota genuen: Edozein adinetan izan daiteke ama?

Klasean galdera hau egin eta hauek dira jaso ditugun hainbat erantzun.

  • Ama izatea polita da, baina ez da hain erreza. Horretaz aparte, ez da joan behar naturaren kontra, gero ondorioak etorriko dira.
  • Nire ustez gauza bakoitza bere momentua dauka. 15 urterekin neska bat jai egin behar du eta gustatzen duena eta 70 urterekin disfrutatu behar du eta atzeden artu.
  • Gizartearen jarrera gero eta naturaren aurkakoagoa da eta kasu hau horren froga ederra besterik ez da. Gizakia denbora menperatu nahian dabil.
  • Nire ustez emakume horrek ez du adina seme-alabak izateko.
  • Nik uste dut edozein adinek ez duela balio ama izateko, adibidez txarra izango delako amari eta haurra geratuko delako oso gaztea amarik gabe.
  • Nik hamar urte, amak hirurogei. A zer nolako kaña behar duen niri aguantatzeko.
  • Ama izateko adinaren mugak jarri behar dira, gutxienez tratamendua emateko.
  • Ez, edozein adinetan ezin da ama izan. Naturak berak jartzen du muga. Tarte horretan ezin bada ama izan, orduan bai, lagundu egin dezake zientziak.
  • Hirurogei urterekin ama izatekotan, humearen etorkizuna ondo zihurtatua egon behar da, zaintza eta abar.
  • Zientziaren aurrerakuntzak erabil ditzakegu, baina zuhurtasunarekin.
  • Arroza pasatu bazaizu, ez engainatu zure burua. Amona bat izango zara eta ez ama.
  • 67 urterekin ama izatea zentzugabea iruditzen zait. Hori zuzenean amona izatea da. Bestalde, naturak ematen ditu ama izateko urteak. Horren barruan ezin bazara ama izan, laguntzeari ondo deritzot. Hortik kanpo ez.
  • Amak izatea bai, baina menopausia eta gero, kontuz. Ia da berandu.
  • Nork zainduko du haurra ama amona bihurtzen denean?
  • Urte horrekin, denbora asko izan duzu pentsatzeko. Orain berandu da. Ez izan zurekoiak, pentsa ezazu umearen etorkizunean.