2010-01-28

Aralarko Mikel deuna







         Santutegi hau Aralarko mendian kokatuta dago, Txindoki eta Beriain mendien artean. XI. mendearen hasierako eraikin erromaniko bat handitzeko egin zuten.Erretaulua mundu osoan ezaguna da. Bi metro luze da, altueran 1,14 eta tenpluaren presbiterioan dago.Erretaula esmaltez beteta eta harri kristalez zegoen.Eric "belgikarra" lapur ospetsuak lapurtu zuen erretaula 1979.Lapurtutako 18 dominetatik eta 286 harribitxietatik 16 eta 191 berreskuratu ziren.Erretaula 1991n zaharberritu egin zuten eta Santutegira itzuli zen.

         Barnealdean San Miguel irudia dago, XVIII. mendeko erlikia-ontzia, zilarrezkoa eta urretan bildua.

         Elezahar asko errelazionatuta daude San Migelekin,adibidez Goñiko Teodosiorena.Teodosio Goñerrian bizi zen eta Arabiarren aurka borrokan aritu ondoren, bidean ermitauz mozorrotua zegoen deabru bat topatu zuen.Deabruak esan zion emaztea morroi batekin engainatzen aritu zitzaiola.Etxean iristean, Teodosiok ezpataz hil zuen bere ohatzean zetzan bikotea, bere gurasoak zirela ohartu gabe.Aita Santuak penitentzia jarri zion, hots, mendietan alderrai ibili beharko zuen, bizkar gainean gurutzea eramanik eta katez lotua, harik eta kateak hautsi arte.Aralar mendian zebilela,herensuge bat agertu zitzaion eta Teodosiok San Migelen laguntza eskatu zuen.Aingeruak herensugea hil eta Teodosio aske geratu zen eta leku hartan santutegia eraiki zuen.Teodosioren kateak hantxe daude.Gaur egun jendearen ustetan zorte ona dakarte.Hau lortzeko 3 aldiz haien azpitik pasatu behar da.
        
                                             goizeko sakontze taldea