Zer nahi dute? euskaraz naturaltasunez eta txukun samar komunikatzeko gai den pertsona bat- Ez saiatu esaldi luze eta konplexuak egiten. Finean nahastu egingo zarelako, aurretik esandakoa ahaztu eta zuirrenik gaizki aterako zaizulako.
- Kontuz!!!!!! e.... eta.... bueno.... orduan.... bezalako emendailuekin. Itxura oso txarra ematen dute etengabe horrela hitz egiten duten pertsonek.
- Kontuan izan gorputzaren hizkuntza. Eskuak erabili esaten duguna indartzeko. Adierazkorra izan.
- Begiratu begietara zure mintzalagunari. Ongi dago noizean behin, beharrezkoa bada, testuari edo eskemari bistadizo bat ematea eta beste bat gauza bat da bertatik begiak ez jasotzea.
- Entzun zure mintzalagunari. Bere kontaketaren ondoren esan duenari buruzko galderak egingo baitizkigute.
- Mintzalagunarekin elkarreragina bilatu. Demagun zure mintzalaguna oso ongi aritu dela; bada, amaitzen duenean, egin komentario positiboren bat, zeinen gustura egon zaren entzuten esateko, harrigarria iruditu zaizula, inoiz ez zenuela horrelakorik entzun...
- Mintzalagunarekin elkarreragina bilatu. Demagun zure mintzalaguna ezinean dabilela, galduta, ez zaio ulertzen... bada, lagun iezaiozu. Egin galderaren bat, mintzalagunak haria berreskura dezan. Gainera horrela, zeu galduta ez zaudela erakutsiko duzu.
- Testuaren kontaketa hasteko sarrera txiki bat eta laburpen labur bat egin. Hau da, autorea eta izenburua aipatu. Laburpenean zeri buruzkoa den aipatu: nik irakurri dudan testua oraingo gazteen aisialdiari buruzkoa da, nik Nafarroako elizetako ezkilen egungo egoerari eta etorkizunari buruzko testu bat irakurri dut.
- Sarreran egin behar dugun aurkezpenean ez badakigu testua artikulua, erreportajea, edo zer den testua dela esan eta kito.
- Testuak ........................... -(e)la dio, testuan kontatzen da ....................-(e)la bezalako egiturak... hobe saihestea. Hiru arrazoirengatik: bat, erraza da esaldia botatzen hasi eta -ela bat dagoela ahaztea. Bi, honelako egiturez jositako testua entzutea oso nekagarria suerta daiteke. Gogoan izan entzulea! Eta hiru, honelako egiturak erabiltzen esaldi nahaspilatuak sortzeko arrisku handian sar zaitezke. Hortaz, laburbilduz, ez erabili!
- Nola kontatuko dugu, bada, testua? Geurea balitz bezala. Idatzita dagoena geuk idatzi bagenu bezala. Adibidez: hasierako hominidoek elikatzeko zuten bide bakarra ehiza zen. Ondorioz, harrapakinak nora, lehen hominido haiek hara ibiltzen ziren.
- Ez da beharrezkoa idatzita dagoena gero ahoz ordena berean kontatzea. Erosoen iruditzen zaigun ordenean kontatu: kronologikoa...
- Ez erotu data, zenbaki eta izen bereziekin. Gutxi gorabeherako datuak eman eta kito. Izen berezien kasuan, ez dugula izena gogoratzen? Lasai, zientzialari batek, ikerlari batek, unibertsitate batek, artzain batek... honelako izen bereziak erabili.
- Ez da beharrezkoa testuak dioen guzti-guztia kontatzea.
- Ez da txarra, hizketan ari garen bitartean, zerbait gaizki egin dugula ohartuz gero, autozuzentzea. Dena dela, hizketaldi oso ezin da etengabeko zuzenketa saio bat izan.
- Okertuz gero edo haria galduz gero, esan garbi. "Barkatu, nahastu egin naiz. Orain berrartuko dut kontaketa"
- Ahozko aurkezpenean betelana egitea ez da batere egokia. LASTORIK EZ!
- Elkarrizketaren atalean, egia esan. Saiatu egia esaten, bestela batetik nola esan behar dugun eta bestetik zer esan behar dugun pentsatu behar badugu, kakanastea handia izan daiteke.
- Elkarrizketa kideak gure aurretik hitz egin badu eta guk pentsatu genuen guztia esan badu, ea, lasai hartu eta esan bat gatozela besteak esandako guztiarekin eta geuk berriro dena errepikatu. Zer arraio!
- Normalean, hori esan dute han izan diren ikasleek, testu kontaketa prestatzeko gelan hiztegi bat omen dago. Dena dela, hitzen bat ulertzen ez bada, saiatu testuingurutik esanahia ateratzen. Gero, arazoak eman dizkigun hitz hori kontaketa egiterakoan askotan aipatu behar badugu, hobe da hitz hori ez erabiltzea, sinonimoa erabiltzea.
- Kontuz zehaztasun gutxi eta esanahi zabala duten hitzekin!!!!! Aberastasun eskasia erakusten dute!!!!!!! Hau da, gauza baino erabili arazo, tresna, gailu, material, lababes, opari, ekintza.... zehatzagoa den hitz bat!!!!!
- Kontuz kolokialak diren hitz eta esamoldeekin. Ez erabili. Aztertzaileak erregistro neutral batean komunikatzeko gai diren pertsonen bila dabiltza.
- Kontatu behar dugun testua irakurtzen ari garela, alboan dugun beste azterketaria agurtu, geure burua aurkeztu, esan diezagula nor den... Ondorengo ariketan ez da jadanik erabat ezezaguna den norbait izango.
- AZALPENA AMAITU ETA BOROBILDU:
Besterik gabe zure iritziarekin amaitu dezakezu aurkezpena, baina zergatik ez duzu beheko
urratsen batekin bukaera borobiltzen edo apaintzen?
Esaeraren bat txerta dezakezu.
Galderaren batekin buka dezakezu: Jendeari zer pentsatua emango dion galdera bat airean utzita, esaterako.
Aurkezpenaren hasierak eta bukaerak lotura izan dezaten hari bat presta dezakezu: Hasieran
jendeari galdera bat luzatuz has zaitezke, eta amaieran, galdera horri zeure erantzuna eman diezaiokezu. Adibide gisa, ea formula hau gustatzen zaizun: "Hasieran X galdetu dizuedanean (zeure galdera birgogoratu) erantzun desberdinak eman dituzue, bada, nik prestatu dut nire erantzuna eta honekin amaitu nahi nuke aurkezpena (zeure erantzuna eman)".
Irakurgaian agertzen den datu edo bitxikeriaren bat erabil dezakezu testutik hitzez hitz hartuta
eta zeure eginda.