2010-10-14

Zer du ariketa honek?

Hona hemen ipuinTXO bilduma bat. Irakurri egiten baduzue, ea zein "misterio" duen konturatzeko gai zareten!
Lortzen ez baduzue, hemendik egun batzuetara argituko dugu "misterio" hori.
Zorte on!!!!

 
BI OHAR
Gazte bat ohar bat utzi zuen gauean sukaldeko mahaiaren gainean gurasoei zuzenduta:
“Zu€k nahi baduzu€, ni bizikleta berri bat €rosiko dut. Laguntz€ko pr€st?”
Hurrengo goizean gaztea, gosaltzeko mahaian eseri zenean, hantxe zeukan erantzuna:
“Zure oharra barrEZ jarri gaitu. Zu ere har EZazu gurea umorEZ.”

ARTZAINA ARDIAK KONTATZEN
Eguerdiko hamabiak ziren. Artzain bat ardiak kontatzen hasi zen zelaian, eta lo hartu zuen. Txakurra esnatu zuen zaunkaka.
Artzain hura ez zuen gehiago ardirik kontatu, lo hartzeko beldurrez.

AITA EREDUGARRIA
Bazen gizon bat zintzo-zintzoa, eredugarria, bi alaba txikiren aita.
Eta behin galdetu zion alabetako bat:
-         Aita, esango al zeniguke gu bioi bakarrik inoiz inori esan ez diozun sekreturen bat?
Eta aita erantzun:
-         Ez esan inori, baina zuekin ez noanean, semaforoak gorrian pasatzen ditut.

INGELESEZ
Bazen emakume umoretsu bat hizketarako izugarrizko grazia zeukana. Bi hizkuntza zekizkien bakarrik: euskara eta gaztelania.
Behin galdetu zion bere alaba:
-         Ama, zu ez al dakizu hitzik ere ingelesez?
Eta ama erantzun:
-         Ni ingelesez isilik egoten bakarrik dakit.

KARLOS
Karlos etxe bat apurtu zuen bere atzapar handiekin. Etxe hartan bi lagun bizi ziren. Eta biak txikitu, zanpatu eta erre egin zituen.
Baina Karlos ez zuten kartzelan sartu. Nola sartuko zuten, ba, kartzelan sukaldari bat, gorringoarekin eta zuringoarekin tortilla egiteagatik?
LOTERIA
Amona Maria adibide batekin esplikatzen zuen zein zaila den loteria tokatzea:
-         Pentsa ezazu bi begiak trapu batekin estali eta asto beltz baten aurrean jartzen zaituztela.
Eta gero honela jarraitzen zuen:
-         Asto hori ile zuri bakarra dauka, eta zu, begiak estalita, ile zuri bakar hori atera behar diozu.

HORTZAK ETA HOTZA
Negu beltzeko gau batean gizon bat hortzak garbitu zituen bere etxeko epelean, eta gau hartan bertan gizon bat hotza garbitu zuen kale gorrian.

SEI HITZETAN
-         Aitona, aitona!
-         Zer behar duzue?
-         Kontatuko al diguzu behin txapela kendu eta bazkaltzen hasi zinenean gertatu zitzaizuna?
-         Zer? Sei hitzetan kontatzen dudana, euliarena?
-         Bai, bai, hori.
Eta sei hitzetan aitona:
“Eulia kopetan,
Plast!
Eulia platerean.
Ajjjjjjj…..”

TRAFIKOA ITOTA
Goiz euritsu batean irratia albiste hau eman zuen:
“Euria ari du goian- behean. Eta Txorierriko korridorean trafikoa itota dago”.
Eta honela mintzatu zen goiz euritsu hartan aita autoan ikastolara zeraman haur bat:
-         Kontuz, aita, euria trafikoa ito dezake eta.

EHUN IPUIN HITZ GUTXITAN, Joxantonio Ormazabal, 2010, Elkar