2011-10-31

BAZEN GARAIA!!!!!!


Gaur iluntzean ikasturte honetako lehendabiziko afaria eginen dugu. Nork? Bada, goizeko B1 taldekoek. Non? Bada, Etxarri Aranatzen. (Badago afaltzeko leku hoberik, ala?) Nork eginen du afaria? Bada, taldeko sukaldari profesionalak eta bere super-pintxeak. Horrek ongi afaltzea ziurtatuko du, postrea ez baita oso fidatzekoa izanen. irakasleak eginen duela jakinda... 

2011-10-30

Ostegun iluntzean Sakontzekoak Iortian

Ostegun iluntzean Sakontze taldekoak Altsasuko Iortia Kultur Gunean izan ginen. Han, Topaguneako Oskar Zapatak euskararen erabilera zailtzen duten faktoreen inguruan hitz egin zigun eta euskara gehiago erabiltzeko "trikimailuak" eman. Euskal Herrian gero eta ezagunagoa egiten ari den TELP-en bertsio txiki bat izan zen. Pena saioa motza izan zela.
Euskaltegian irakaslearekin pixka bat gehiago sakontzen saiatuko gara.
A, bai, saioa Sakanako Mankomunitateak antolatu zuen. Eskerrik asko!!!

2011-10-29

Zer da hau?

Ikasle batzuen arabera hau MANIFESTAZIOA da.

2011-10-27

Ikaslearen Aita Gurea

Gure irakasle gela erdian zarena
santu izan bedi zure arbela
azkar etor zaitez gure gelara
egin behar degu gure txuletak
patioan bezala etxean ere

Emaguzu gaur egun honetako apunteak
barkau gure piperrak
guk ere zure esne txarra
barkatzen dizugunez gero
eta ez gu gutxiegi eraman
baina atera gaitzazu gelatik oporretara
Amen

IKASLEAREN AITAGUREA

GURE IRAKASLEARI:

ARBEL AURREAN ZAUDENA
SANTU IZAN BEDI ZURE AZALPENA
ETOR BEDI ZURE INSPIRAZIOA
KLASEAN BEZALA KALEAN ERE
EMAIGUZU GAUR, OPOR BEREZIAK
BARKATU GURE TXULETAK
GUK ERE BARKATZEN DIZKIZUGU ZURE ZIGORRAK
EZ DUGU GEHIAGO KOPIATUKO
ETA AZKAR IKASIKO DUGU
ZURE POZERAKO ETA GURERAKO ERE . AMEN.

NAGUSIA GUREA

GURE NAGUSIA BULEGOAN ZARENA
BETI GOGORATUKO DUGU ZURE IZENA
BETI ZURE ERREINUAREN AZPIAN GAUDE
ZURE AGINDUPEAN BEZALA
EMAGUZU GAUR EGUN HONETAKO LANA
BARKATU GURE GREBAK
GUK ERE ZURE MISERIA BARKATUKO DUGU ETA
EZ GU ETSIPENERA ERAMAN
ETA GONBIDATU GAITZAZU AFALTZERA

ETA ORA PRO NOBIS

2011-10-24

Erabiltzeko ikasten dugulako euskara

Pasabidean Sakanako herriekin eta munduko beste leku batzuekin (Bai, Sakanatik kanpo mundua ere badago) panelak sortu ditugu.
Panel horietan, denon artean, ikasle eta irakasle, euskaraz aritzeko lekuak aipatuko digutu.

2011-10-03

2011-2012ko taldeak

2011-2012ko TALDEAK



Hasiera astel, astear, osteg 15:00-16:30 Zelandi Altsasu


Hasiera  astel, astear, osteg, ostir 15:00-16:30 Kultur etxea Etxarri Aranatz 


A1 astelehenetik ostegunera 09:30-11:30 euskaltegian


A2 astelehenetik ostegunera 19:00-21:00 euskaltegian


B1 astel, astear, osteg, ostir 15:30-17:00 Atakondoa Irurtzun


B1 astelehenetik ostegunera 08:30-10:30 euskaltegian


B2 14:50-16:20 astel, astear, osteg, ostir Txioka Altsasu


B2 astelehenetik ostegunera 17:00-19:00 euskaltegian


C1 astearte eta ostegunetan 18:30-21:00 euskaltegian


C1 astel, asteaz eta osteg 19:30-22:00 euskaltegian


C1 astelehenetik ostegunera 09:15-11:45 euskaltegian


EGA astelehen eta asteazkenetan 19:00-21:30 euskaltegian