Ostegun iluntzean Sakontze taldekoak Altsasuko Iortia Kultur Gunean izan ginen. Han, Topaguneako Oskar Zapatak euskararen erabilera zailtzen duten faktoreen inguruan hitz egin zigun eta euskara gehiago erabiltzeko "trikimailuak" eman. Euskal Herrian gero eta ezagunagoa egiten ari den TELP-en bertsio txiki bat izan zen. Pena saioa motza izan zela.
Euskaltegian irakaslearekin pixka bat gehiago sakontzen saiatuko gara.A, bai, saioa Sakanako Mankomunitateak antolatu zuen. Eskerrik asko!!!