2012-02-15

ETA NOR DA ASTE HONETAKO IRABAZLEA??

E? E? Etxeko lanak egiteko egiteko edo lotarako kamiseta bikaina irabazi duena? Nork irabazi du?

Bada, Edurneren klaseko Ana A. izeneko batek. Zorionak!!!!!!!!!!

Eta...

Ikasteak zahartze-prozesua moteltzen du.  EGIA ala GEZURRA?
EGIA!!!!!


Adina, generoa, kolesterola, tabakoa eta beste zenbait faktore baztertu ondoren, ikertzaile britainiar talde batek ikusi zuen hezkuntza-maila telomeroen luzerarekin lotua zegoela. Telomeroek kromosomen muturrak estaltzen dituzte.Ikertzaileek ikusi dute laburragoak direla ikasketa-maila baxua duten pertsonetan, eta hori zahartze goiztiarraren seinale da. Izan ere, telomeroek agintzen dute zelulen zatiketa-kopuruan, eta zatiketa bakoitzean laburtuz joaten dira, zelula hil arte. Emaitzak Brain, Behavior and Immunity aldizkarian argitaratu dituzte, eta ikertzaileek diote zahartzea gure bizitzako lehen hamarkadetako faktoreen, epe luzeko ondorioak dituztenen, araberakoa dela, adibidez hezkuntzaren araberakoa. Aldi berean, iradokitzen dute goi-mailako hezkuntza duten pertsonak hobeto prestatuta daudela arazoak konpontzeko eta estresari aurre egiteko, eta horrek ere zahartzea moteltzen duela.