2012-03-21

Bai! Tximinoak, bisonteak eta abarrak!!!!

Arrasaten aurkitu dira azken tximino euskaldunaren aztarnak

Gibraltarreko tximinoa bezala ezagutzen da eta pleistozeno garaian bizi izan zen. Desagertu baino lehen Europa mailan bizi izan zen azken tximino espeziea izan zen. Ehun mila urte eta gero Aranzadiko arkeologo batzuk bere aztarnak aurkitu dituzte Lezetxikin.

Journal of Human Evolution‘ deitzen den aldizkari garrantzitsuan publikatuta izan da Lezetxikin egindako indusketan aurkitu duten tximinoaren aurkikuntza. Lezetxikiko indusketa Alvaro Arrizabalaga, EHUko irakasleak zuzentzen du.
Lezetxiki mundu mailan ezaguna da aurkitu diren giza gorpuzki fosilizatuengatik bereziki, konkretuki 2 hortz neandertalak eta neandartala baino lehenagoko espezie bateko emakume baten besahezurra, “homo heidelbergensis” izenarekin ezagutzen dena.
Kobazuloko hartzak, bisonteak, ahuntzak, edo eta oreinak aurkitu dira koban urtero uda partean egiten diren indusketetan, baina arkeologoek ez zuten horrelako aurkikuntzarik espero.
Baina, azkeneko indusketak sorpresa bat gordetzen zien ikertzaileei, eta zer esan ez zekitela utzi zituzten lurrazpian agertzen zen tximino baten aztarna ikusterakoan. Hasieran kosta zitzaien hezurra identifikatzen, baina gero ikusi zuten tximino baten beheko parteko masailezurra zela, eta oraindik hortz batzuk kontsarbatzen zituela.
Gibraltarreko tximinoa
Denbora luzean horri buruz hitz egin ondoren arkeologoek beraien lehen susmoak konfirmatu zituzten: fosila “macaco de berberia” Macaca Sylvanus izeneko espezie batena zen, Espainian “mono de Gibraltar” izenarekin ezagutzen dena, eta tximino hauen kolonia bat oraindik libre bizi da, musulmanen okupazioan barneratuak izan ziren.

Eta aste honetan etxeko lanak egiteko super kamiseta bikaina irabazi du... Patxiren Patxik!!!!!!