2012-04-27

Itsasi euskaltegia Bierrik fundazioarekin bat

Zertarako ikasi euskara gero ez badaukagu berriak euskaraz irakurtzerik eta entzuterik?????

2012-04-26

Pasabideko galdera: Gernika

Gerra Zibilean, 1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten.

                    Zein da gezurra? 
a)  Erasoak 3 ordu iraun zuen eta 5.472 kilo lehergailu bota zituzten.
b)   Gernikako eraikinen %99 kaltetu zuten eta gutxienez 153 lagun hil.
c)   Garai hartan Gernika 5.000 biztanleko industria hiria zen.
d)   Erasoa Alemaniako eta Italiako 175 hegazkinek egin zuten.

TITANIC - Zein zen gezurra?

d) aukera gezurra zen.
Titanic hondoratu eta gero, bizirik atera ziren lagunetatik, hil zen azkena Millvina Dean izan zen.  2009 urtean hil zen. 

Titanic hondoratu zenean, 2 hilabete pasatxo zeuzkan Millvinak.
                         Ontzia hondoratu zen garaiko argazkia. Eskuinekoa da Millvina.
                                                                         Millvina zahartzaroan
Eta aztatu dutenen artean zozketa egin eta gero, sariduna Inaxio da!!!!!

2012-04-25

Hil honen amaiera iristeko irrikan gaude!!!!

Aspaldi hasi ginen Mikroipuin lehiaketarako ipuinak bidaltzen. Duela hilabete bukatu zen ipuinak aurkezteko epea eta hil honen amaiera iristeko irrikan gaude.
Mankomunitatekoek esan digute orduan jakinen dugula zein izan diren irabazleak.
Eta guztira zenbat mikroipuin aurkeztu ziren. Badakigu asko izan zirela, batzuk gureak eta besteak Sakanako Mintzakideenak.

2012-04-24

TXANGO ETA BIDAIEKIN BUELTAKA

Azken egun hauetan... txangoak eta bidaiak, bidaiak eta txangoak nonahi (eta noranahira!)

euskaltegiko ikasle goiztiarrenak (eta arratsaldean lehenengoak) ETB1eko Ibilbide programako hainbat saio ikusten ari dira.

Etxarrikoak txangoak eta bidaiak planifikatzen ikasten ari dira.

EGAkoek bidaiei buruzko idazlan bat egin behar dute...

adostuta balego ere...

2012-04-20

1.175 gramo!!!!!!!!!!

1.175 gramo!!!!!!!

Aupa Inaxio!!!!!

2012-04-19

Pasabideko galdera Titanic ontziari buruz

1912ko apirilaren 10ean Southampton-go kaitik abiatu, 1912ko apirilaren 14an, gauerdi aldera, iceberg baten kontra talka egin  eta urperatu egin zen.



 a)    1985eko irailaren 1ean aurkitu zituzten Titanic-en aztarnak.
b)   Itsasontzia bi zatitan puskatu zen. Itsasoaren hondoan bi zatiak elkarrengandik 600 metrora daude.
c)    Orkestrako 8 kideak ito ziren. Baten gorpua erreskatatu zuten eta itsas-konpainiak familiari uniformea alferrik galtzea kobratu zion.
d)   Bizirik atera ziren bidaiarietatik azkena 1969an hil zen.

Zein da gezurra?

2012-04-18

EGUZKIAREN INGURUKO KONTUAK

Pasabideko galdera...
eguzkiaren ingurukoa...
1. Eguzkiak 1.392.000 kilometroko diametroa dauka.
2. Eguzkiaren osagai nagusiak hidrogenoa (%73) eta helioa (%25) dira. NITROGENOA APENAS DAUKA!!!!!!!!  %0,09!!!!!!
3. Eguzkitik lurrerako (edota lurretik eguzkirako) distantzia gutxi gorabehera 150.000.000 kilometrokoa da.
4. EGIA ZENA!!!!!!!! Eguzki izpiek 8 minutu eta 19 segundo behar dituzte lurrera iristeko!!!

Asmatzaileen artean zozketa egin eta gero...  etxera kriston oparia Sakontze taldeko Xabierrek eramanen du. Zorionak!!!!!!!!

2012-04-04

Aste Santuko oporretarako galdera!!!!!

Gehiago edo gutxiago, denok daukagu internet inguruan. Edo antzinako paperezko entziklopedia horietako bat. Teklak sakatu edota entziklopediari hautsa astindu eta ikertu!!!!!!!! Sari bikaina daukazue zain!!!!!!
Zein da egia?    
a)              Eguzkiak 3.000.000 kilometroko diametroa dauka.                          
b)             Eguzkia batez ere hidrogeno, helio eta nitrogenoz osatua dago.
c)              Eguzki izpiek lurrera iristeko 8 minutu eta 19 segundo behar dituzte.
d)             Lurretik eguzkirako distantzia 5.000.000 kilometrokoa da.

Galderaren erantzuna eta zozketaren emaitza!!!!!

Zein da gezurra?
a) Ikusmen zorrotzenetakoa duten animaliak diren arren, saiek ez dute ikusten aurrean dutena, hegan janari bila dabiltzanean.

b) Dinosauroek 40 mm-ko arkakusoak izaten zituzten. Gezurra!!!!! 20 mm-koak!!!!!!!

c) Elefanteek oinetan sei behatz dauzkate.

    d) Arrain batzuek arrautzak ahoan inkubatzen dituzte. Noizean behin kanpora botatzen dituzte oxigenatzeko eta berriz barrura.
Eta, asmatzaileen artean, zozketa egin eta gero... sariduna Etxarri Aranazko taldeko Lu da! Zorionak!!!! Oporretatik bueltan jasoko duzu sari bikaina!!!!!!!!!!!

Zertarako ari gara, bada, euskara ikasten?



Zertarako ari gara, bada, euskara ikasten?

2012-04-02

Orain irabaztea baino ez zaigu falta!!!!!!

Zenbat aldiz bidali dugun gurutzegramaren erantzuna! Beti aztatu dugu! Baina oraindik ez zaigu tokatu!!!!!!!!!!
Baina guk burugogor jarraituko dugu!!!!!!
Gure Pitxilis ere asmatzaileen artean dago!!!! Bejondeizula!!!!

2012-04-01

FUNTZIONATUKO AHAL ZUEN!!!!

Atzo izan zen EGAko atariko proba!!!!!!