2012-04-19

Pasabideko galdera Titanic ontziari buruz

1912ko apirilaren 10ean Southampton-go kaitik abiatu, 1912ko apirilaren 14an, gauerdi aldera, iceberg baten kontra talka egin  eta urperatu egin zen.



 a)    1985eko irailaren 1ean aurkitu zituzten Titanic-en aztarnak.
b)   Itsasontzia bi zatitan puskatu zen. Itsasoaren hondoan bi zatiak elkarrengandik 600 metrora daude.
c)    Orkestrako 8 kideak ito ziren. Baten gorpua erreskatatu zuten eta itsas-konpainiak familiari uniformea alferrik galtzea kobratu zion.
d)   Bizirik atera ziren bidaiarietatik azkena 1969an hil zen.

Zein da gezurra?