XIX.
mendearen hasieran Siamen Ang eta Cheng jaio ziren. Elkar itsatsita
jaio ziren, bularraldetik. Famatu bihurtu ziren. Biak beti elkartuta
bizi izan ziren.
Beraiengatik
sortu zen “siames” hitza elkartuta jaiotzen diren pertsonendako.
Zein
da gezurra?
- Zirku batean lan egin zuten.
- Bi ahizparekin ezkondu ziren AEBetan.
- Bi anaien artean 22 seme-alaba izan zituzten, batek 10 eta besteak 12.
- Bat 1874ko urtarrilaren 17an hil zen eta bestea hamabi egun geroago.