2012-07-05

EUSKARA NONAHI ETA NOIZNAHI IKASTEKO

Euskaltegira/barnetegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat 2., 3. eta 4. maila on-line egiteko aukera ere izango da AEKn.

2. eta 3. mailako ikastaroen iraupena 100 ordukoa izango da (uztailaren 2tik irailaren 29ra) eta prezioa 327 eurokoa. 

4. mailakoa, ordea, irailean izango da (40 ordu).
 
Bestalde, euskara irakasle izateko Glotodidaktika ikastaroa konbinatua (on-line eta aurrez aurreko bost saio) eskainiko da irailaren 7tik azaroaren 1era.
Formatu konbinatua izango du: on-line jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola. Azken hauek Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean egingo dira irailaren 7, 21, 28 eta urriaren 5 eta 15ean. Online jarduerak, berriz, www.egela.aek.org helbidearen bitartez.

Informazio gehiago eta izen-emateak: e-idazkaritza@aek.org