Joan den ostegunen gure gustuko argazkien deskribapena egin genuen.
Hona hemen irakaslearena.
Ni
nagoen argazkia Himalaiakoa da, Khumbu aranekoa. 2002ko urrikoa da.
Eguraldi
ederra dago: oskarbi. Zerua urdin iluna dago. Ez du hotz handirik
egiten. Gore-texa jantzita daukat, baina ez daukat ez txanorik ez
eskularrurik. Gainera berokia zabalik daukat.
Ni
erdian nago, zutik. Nire inguruan dena lehorra dago. Harri asko daude
eta oso belar gutxi.
Atzean
mendi lerro luze bat dago. Mendi altuenak/handienak 7.200 metro
dauzka eta Pumori deitzen da.
Eskuinean Everest dago, baina ez da ikusten.