Bihar, larunbata, 10:30etik 13:00etara Etxarri
Aranazko kultur etxean Sakanako Euskaltzaleon Bilgunea sortzea aztertuko
da. Euskaltzaleei ekarpenak eskatu dizkiete.
Ibarrean euskararen normalizazioaren arloan lan egiten duten herri-eragile, erakunde eta norbanakoak gonbidatu dituzte bihar Etxarri Aranatzen eginen den topaketara. Sakanako euskaltzaleak, zein bere alorrean, eguneroko erronkei aurre egiten ari dira. Irakaskuntza, erakundeak, kulturgintza, aisialdia, hedabidea, gazteak… asko dira arloak. Baina biharko bilkuraren antolatzaileen iritziz, “askotan izaten dugun ustea da ez dugula arloen arteko behar bezalako komunikaziorik eta koordinaziorik, eta beharrezkoa dugula Sakanako eskualde ikuspegia indartzea”.
Asmo horrekin deitu da bilera, Sakanako euskalgintzak bilgune bat sortzeko eta “elkarren berri izateko, egoeraren diagnostiko bateratu bat egiteko, eta sortzen diren arazoei batera erantzuteko”. Deitzaileen diotenez, Sakanako euskalgintza bilgune horretan saretzeak “Sakanako euskaltzaleon kohesioa eta batasuna indartzea ekarriko du, eta erronka berriei elkarrekin heltzea”.
Iturria: www.guaixe.net