Igandean zendu zen Aitziber Sarasola
lankide eta laguna.
Tolosarra izan arren, Iruñean bizi eta bertan
burutu zuen batez ere euskararen alde egindako lan handia, Nafarroako
AEKtik. Jardun ere, pasioz eta gogotsu jardun zuen lingua navarroruma
babesteko, euskaraz beti, baita Nafarroako parlamentari bihurtu zenean
ere. Ordura arte, baina, Nafarroako AEKn izan genuen lagun eta lankide,
irakasle soil nahiz ardura lanetan. Eta une latz hauetan irudi
pozgarriren bat gogoratu nahian, 15. Korrikaren amaiera etorri zaigu
burura, berak eraman baitzuen lekukoa azken kilometroan, Xabier
Amurizarekin batera, Iruñea zaharraren bihotzeraino.