19.Korrrika arrakastatsua pasa ondoren, behrrezkoa ikusten dugu
Korrikaren mezua hedatzen jarraitzea; hori dela-eta, euskahaldun
kontzeptuaren barruan dagoen ideia bat azpimarratu nahi dugu:
euskahalduntzearena; alegia, euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara
ikastea lortu duzuenon indarra, hain zuzen ere.
Euskahaldunok hartutako erabakia eta egindako ibilbidea nabarmendu
nahi ditugu, bereziki oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale
erdaldunen aurrean. Rol garrantzitsua jokatzen duzue euskara ikasi eta
euskaraz bizitzeko gai zaretenok.
Beraz, ekainaren 6an, ideia hau indartzeko talde-argazki handia egin nahi dugu zuekin, euskahaldunokin, Hegoaldeko hiriburuetan.
Zu bertan egotea nahi dugu. Hemetxe hitzorduak:
Bilbon, Arriagan, 11:30ean
Donostian, kaian -Portaletak-, 11:30ean
Iruñean, Alde Zaharrean -Zaldi Zurian, 11:30ean
Gasteizen, Galizia kalean (Aranako txosna-gunea), 12:30ean
Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu,
planzan tokia hartu, busti: euskara ikastea erabaki nuen, eta gaur egun
euskalduna naiz, gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da.
Egiten dudana naiz.