2015-08-19

GARAIPEN TXIKI BAT LORTU DUGU!

Udan euskara ikasteko/hobetzeko on-line baliabideen bila banketxeen webguneak kuxkuxeatu genituen lehengoan.

Askok ez daukate ezer euskaraz!

Badaude euskaraz daudenak! Eta txukun!

Baina bazegoen bat ustez euskaraz zegoena; baina, hori, ustez. Oso gaizki idatzia zegoen, La Caixa banketxearena.

Twitter bidez arazoa jakinarazi zitzaien eta konpondu dute.