EGA probara aurkezteko asmotan zabiltza?
Bada, jakin ezazu astez, astelehenetik ostegunera, arratsaldetan taldea sortzeko asmotan gabiltzala.
Astean hiru arratsalde (ikasleek eta irakasleak aukeratuko dute zein hiru) eta gutxi gorabehera 18:0etik 21:00etara (hori ere ikasleek eta irakasleak zehaztuko dute)
Eskola horietan EGA probarako eta Hizkuntza Eskolako C1 probarako prestatzeko lanak egingo dira.
Ikastaroaren akaberan, % 80ko asistentziara ailegatuz gero Sakanako Mankomunitatean beka eskatzeko aukera izanen dute ikasleek. Beka hori matrikulan ordaindutakoaren % 40-50 izan ohi da.