2016-02-09

ZERTAN ARI DIRA ARRATSALDEKO A1+EKOAK?

Garraiobideak: garraiobideekin erlazionaturiko lexikoa erabiltzea.

Garraiobideetan nora joan daitekeen, zer egin daitekeen eta zer ez idatziz azaltzea (autoan, autobusean, hegazkinean; autoz, autobusez,hegazkinez).

Oinarrizko ortografia arauak erabiltzea: Gaztelaniaren eraginez H-ren idazkera okerra saihestea (esaterako, Hospital/Ospitale); Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, B eta P-ren aurretik beti N idatzi behar dela ikasi eta zuzen erabiltzen hastea; H-ren erabilerari buruzko arauak ezagutzea.

Hainbat gramatika nozio erabiltzea: garraiobideen arteko konparazioak; aditzaren aspektua erabiltzea bere egunerokotasuna kontatzen
duenean: normalean zer egiten duen, goizean zer egin duen, bihar zer egingo duen; hainbat deklinabide kasu errepasatzea (nor, nori, noren(a), nongo(a), norekin, nora, nondik, norentzat).

Elkarrizketa motzak ulertzea eta egitea, galde-erantzun labur eta zuzenak direnean, eta txistukariak eta kontrakzio arruntak identifikatzea.

Datu pertsonalak eskatzen dituzten inprimakiak ulertzea eta erabiltzen hastea.

Garraiobideen deskribapen laburrak ulertzea eta idatziz sortzea. Garraiobideen deskribapen laburrak ahoz egitea.