2017-02-10

TXANGO TXIKIA GAUR ETXARRI ARANATZEN

Etxarri Aranatzeko taldekoak ipuinak lantzen ari dira (ipuinak irakurri, lehenaldiko aditzak ongi erabiltzen ikasi, nork ongi erabiltzen ikasi, denborazko esaldiak hobeki erabiltzen ikasi, herriko historia hobeki ezagutu (ipuin historikoak egin nahi baitituzte) eta azkenik ipuin ederrak idatzi.

Hori dela eta, gaur herriko alde zaharrean ibiliko dira herriko etxeen, establezimenduen eta karriken historia komentatzeko.