Atzo Nafarroako bertso lehiaketako final laurdenetan izan ginen KORRIKA arropak eta bestelakoak saltzen.
Eta gauza polit bat egiten ere bai: duela hilabete euskara ikasten hasi zen
ikasleak bertsoen mundua ezagutzeko txirrinta zeukan. Han izan zen bere
irakaslea alboan saioaz gozatzeko laguntzen.
Bukaeran oso gustura egon zela aitortu zuten biek.