TORRIJAK
Osagaiak:
bizpahiru egun dituen ogia
litro erdi esne
100 gramo azukre
irina
1 edo 2 arrautza
olioa (frijitzeko)
kanela arrama bat
kanela hautsa
azukrea edo azukre hautsa
Egiteko modua:
Esnea, kanela eta 100 gramo azukre egosi egingo ditugu; hau da, irakin arte berotu eta gero epeltzen utzi.
Ogi xerra batzuk moztuko ditugu (6 edo 8 gutxi gorabehera) eta bandeja sakon batean jarriko ditugu.
Esne egosia botako dugu gainetik. Lasai utziko dugu ogiak esnea xurgatu arte.
Ondoren bi arrautza irabiatuko ditugu. Ogi bustia irinetik pasatuko dugu eta gero arrautza irabiatutik pasatuko dugu.
Olio berotan frijituko ditugu.
Paper baten gainean jarri soberako olioa xurgatzeko.
Zerbitzatu aurretik kanela eta azukrearekin hautseztatu.
Oharra: bikain daude arrautza-natilla batzuekin.