2015-03-07

EGUNOTAN ZERTAN GABILTZAN JAKIN NAHI?

- Pasabideko galdera errazegia omen zen.


- KORRIKA hurbiltzen ari da eta giroan eta klaseetan nabaritzen da.

- Nanoipuin lehiaketara ipuinak bidaltzeko azken eguna ere gero eta hurbilago dago.

- Zarata eta zarata; baina zerbait bahi duenak...


- Behingoan eguzkia atera du. Existitzen da eguzkia!!!!

- Banakako tutoretzak eginda!




2015-03-05

GERNIKA KOADROAREN GALDERAREN ERANTZUNA

Pablo Picassok Gernika koadroa margotu zuen.
Denok dakigu margolan sinbolikoa dela eta elementu asko agertzen direla koadroan.
Baina zein elementu EZ dira ageri koadroan?


 
A) zapia, bala, zozoa   48 BOTO
B) kriseilua, etxea, zaldia 2 BOTO
C) mihia, besoa, sua  0 BOTO
D) ezpata, zezena, hanka  0 BOTO


Aztatu dutenen artean bi zozketa egin ditugu. Lehenengoan irakasle bati tokatu zaio eta zozketa baliogabetu du notarioak. 
Bigarren zozketan ikasle bati tokatu zaio eta notarioak balio duela esan du eta hortaz, aurrera!

Saria Juankarrendako da!!!!!

2015-03-02

BIDEO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PRESTATZEN ETXARRIARRAK

Etxarri Aranazko ikasle taldea  KORRIKA 19ko bideo lehiaketan parte hartzeko prestatzen ari da.

Aurreko astean audioa grabatu zuten.

Tresnak ere lortu zituzten.

Orain irudiak grabatzea falta da, eta irudi horiek kanpoan grabatzekoak direnez eta egunero-egunero euria botatzen duenez, ezin momentu egokia aurkitu dabiltza.

Ea gaur zorterik daukaten.

Eta ez dugu gehiago kontatuko Etxarrikoen bideoari buruz.


Beste norbaitek parte hartu nahi badu, martxoaren 9 arte dauka bideoa egin eta bidaltzeko.

Hona hemen oinarriak:

Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.

Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera, erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak… Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi dugu.

Bideo-sorkuntzarako baldintzak bi izango dira: 3 minututik beherako iraupeneko bideoa izatea eta «Euskahaldun!» Korrika 19ren leloa behin gutxienez erabiltzea.

Arau teknikoei dagokionez honako baldintzak jarraitu beharko dira: bideoaren formatua MP4 edo AVI (bidaltzeko orduan, ZIP euskarrian, hau da, konprimituta bidaliko da ), gehienezko tamaina 10 Gigakoa izango da, eta mezuaren goiburua ”Korrika 19 bideo lehiaketa” izango da.

Gaia: Euskalkiak

Saria: Mac gailu bat

Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da

Nora bidali: korrika.aek@gmail.com

2015-03-01

PROPOSAMENA INTERNETEN

Badago Interneten bitxia den proba bat.

Proba horretan euskarazko hitzen % ko zenbat ezagutzen dugun jakin dezakegu. Halaber, unibertsitate ikerketa batean lagunduko dugu.

Hiruzpalau minutu besterik ez dira behar  egiteko eta oso interesgarria dela iruditu zaigu.

Hona hemen helbidea

HIZTEGI PROBA

Eta zorte on!