Etxarri Aranazko ikasle taldea KORRIKA 19ko bideo lehiaketan parte hartzeko prestatzen ari da.
Aurreko astean audioa grabatu zuten.
Tresnak ere lortu zituzten.
Orain irudiak grabatzea falta da, eta irudi horiek kanpoan grabatzekoak direnez eta egunero-egunero euria botatzen duenez, ezin momentu egokia aurkitu dabiltza.
Ea gaur zorterik daukaten.
Eta ez dugu gehiago kontatuko Etxarrikoen bideoari buruz.
Beste norbaitek parte hartu nahi badu, martxoaren 9 arte dauka bideoa egin eta bidaltzeko.
Hona hemen oinarriak:
Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.
Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren
inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren
inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera,
erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak…
Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian
dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi dugu.
Bideo-sorkuntzarako baldintzak bi izango dira: 3 minututik beherako
iraupeneko bideoa izatea eta «Euskahaldun!» Korrika 19ren leloa behin
gutxienez erabiltzea.
Arau teknikoei dagokionez honako baldintzak jarraitu beharko dira:
bideoaren formatua MP4 edo AVI (bidaltzeko orduan, ZIP euskarrian, hau
da, konprimituta bidaliko da ), gehienezko tamaina 10 Gigakoa izango da,
eta mezuaren goiburua ”Korrika 19 bideo lehiaketa” izango da.
Gaia: Euskalkiak
Saria: Mac gailu bat
Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da
Nora bidali: korrika.aek@gmail.com