2012-01-27

ARRAKASTA ITZELA!!!!!

Aste honetan hasi eta hainbat astetan KULTURA OROKOR TXAPELKETA izanen dugu martxan.

Astero galdera bat izanen dugu erantzuteko eta pasabidean dagoen paper batean idatzi behar dira gure botoak.

Lehendabiziko galdera zera izan da: IZURDEEK EZ DUTE LORIK EGITEN. EGIA ALA GEZURRA DA?

Eta arrakasta itzela izan da. Momentu honetan EGIAk boto asko dauzka, baina GEZURRAk gehiago.

Zein ote da erantzuna?

Asmatzaileen artean SARI POTOLOA zozketatuko da. :-)