2012-01-16

Betiko dendak eta denda modernoak

Denda moderno asko denda handiak dira. Hirien kanpoaldean daude eta horregatik, normalean, denda modernoetan aparkaleku hobea dago.


Erosoak dira ere, txartelarekin ordaindu daiteke.

Baina tratua hotza da eta produktuen kalitatea, askotan, erdipurdikoa da. Gainera, denda handi askotan bideokamerak daude.

Denda moderno handietan produktu asko daude.

Askotan 22:00 arte zabalik daude eta eguerdian ere zabalik daude.

Denda handi modernoan erosi eta gero, erreklamatu nahi baduzu arazoak izan ditzakezu.

Denda hauetan eskaintzekin engainatzen gaituzte eta behar duguna baino gehiago gastatzen dugu.



Betiko dendetan giro hobea dago. Denak ezagunak gara.

Betiko dendetan normalean produktu gutxiago daude, baina kalitate handiagoa daukate.

Betiko dendak normalean denda moderno handiak baino txikiagoak dira. Eguerdian itxita daude, dendariak bazkaltzeko, eta iluntzean 20:00etan edo 20:30ean ixten dituzte.

Betiko dendan erreklamazioak egitea errazagoa da.



Altsasun betiko denda bat ezagutzen dugu, baina beti-betikoa. Oso zaharra da.

Elizalde burdindegia da. Txiki Polita kaleko 4. zenbakian dago.

Lokala oso zaharra da, apalategiak ere oso zaharrak da. Dendariak produktuak egunkari paperean biltzen ditu eta prezioak libretatxo batean dauzka.

Baina, denda horrek bere xarma dauka.

A! Denda horretan ezin da Visarekin ordaindu. Zer da hori?