Ikasturte honetan, lehen aldiz, AUTOIKASKUNTZA zerbitzua ere emanen dugu.
Atzo hasi genuen euskara ikasteko beste modu hau bost ikaslerekin.
Hau irakurri duen beste norbaitek ere nahi balu, esatea baino ez dauka.
Modu honetan etxeko lanen bidez funtzionatzen da batik bat.
Hamabostetik irakasleak etxeko lanak bidaltzen dizkizu. (erantzunak eta guzti, jakina)
Astero euskaltegira bisita egiten duzu, aste batean lanak hartzeko, bestean lanak nola doazen eta nola gabiltzan kontatzeko.
Halaber, astero, euskaltegian autoikaskuntzan dabiltzan beste ikasle batzuekin eta irakaslearekin elkartu eta ordu eta erdiko mintzasaioa egiten da.
Eta, a! Sistema honek ere Sakanako Mankomunitateko beka jasotzeko eskubidea ematen du.