2012-10-03

IKASTURTE HONETAKO LIBURUA 2

Xabier Mendiguren Elizegiren   MOTOZERRA
    
Bikote bat autoan, gauez, errepide galdu batean. Autoa matxuratu egin da, eta laguntza bila irten behar dute. Ez dago bizi-arrastorik, ez bidean, ez inguruan. Ibiltzen hasi, eta etxe bat sumatzen dute urrunean: etxe zahar, porrokatu bat; bertara jo eta atea irekitzen diena, berriz, gizon zatar, baldar, begibakar bat…
Tartaloren euskal ipuin zaharra hartu du Xabier Mendigurenek (Odisea greziarreko olifemoren mitoa, azken batean), eta gaur egungo beldurrezko film baten kutsua emanez erritu, motozerra eta guzti. Izu-giro hori sortzeko, guztiz aproposak izan dira Aitziber Akerretaren ilustrazioak, xaloak bezain adierazkorrak.