2013-11-05

BARAZKI BIKAINAK EUSKARAREN ALDE!


ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa dauka, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.
 
Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.


50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren boluntario lanari esker.


Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu zehatzetara joango da:


Egoera larrian den Lodosako ikastolara
– “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera
- Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera

Eskaria AEKren euskaltegietan egin ahal duzu (azaroaren 14a arte) eta saskia hemen euskaltegian bertan jasoko duzu.