2013-11-01

ATZO ARTE AZOKAN IZAN GINEN

Atzo, bai goizeko taldeak bai arratsaldeko taldeak Iortian izan ginen. Arte azoka bisitatu genuen eta fitxa bete genuen.

Fitxan 

artisten izenak,
erabilitako materialak,
koloreak,
beltza nagusi,
gorria nagusi, (erakusgelako larrialdietarako ur-mangera ikasleren baten arabera)
gustuak,
zer erosiko genukeen,
zer ez genukeen erosiko (arte azoka da!),
zer ez genukeen eramango etxera ezta kobratuta ere (ikasle baten ideia)
artelanak elkar konparatu...

hainbat lan egin genituen.


Eta argazki kamera eraman bai, baina fitxa betetzen nahiko lan izan genuenez, ez genuen argazkirik atera. Hortaz, horra hor iazko argazki bat.