2014-09-22

#EUSKALTEGIKOPOZAK

Euskaltegian pozgarriak eta alaiak diren gauza asko gertatzen dira

- euskaraz hitz egiten hasten diren ikasleak
- karrikan ikasleekin euskaraz aritzea
- ikasle batek hizkuntza ohiturak euskarara aldatzen ari dela esaten duenean
- ikasle eta irakasleen urtebetetzeak, ezkontzak, maitasunak, haurdunaldiak...
-ikasle eta irakasle ohien bisitak
- langabezian zeuden ikasleek lana aurkitzea
- ikasleek hizkuntza-azterketak gainditzea
- ikasleak ikasten/hobetzen ari direla konturatzen direnean
...

Gaur horietako bat gertatu da. Iaz C1 titulua gainditzeko prestatzen aritu zen ikasle batek Hizkuntza Eskolako C1 titulua gainditu du eta irakasleari eskerrak emateko deitu dio. Eta ikaslea ez ezik, irakaslea ere asko poztu da!