2014-09-24

IRITSI DA EGUNA!

Iritsi da eguna. Gaur klaseetan hasi gara. Euskaltegiko bost gelak (irakasle gela ere bai, bai) bete dira!!!! 

Geroxeago, arratsaldean, ere bai!

Gaur aurkezpena. Kontu asko kontatzeko: metodologia (komunikazioan oinarritua, lau trebetasunak, tutoretzak...), ordainketa moduak, prezioak, euskaltegiko ohiturak (bideoak, idazlea, nanoipuinak, pintxoak, txangoak, afariak, kafe makina, kantak...), Sakanako Mankomunitateko beka... oporrak!

Bihartik eta egun pare batez diagnostikorako probatxoak.