Arratsaldetan A1 mailan ari diren ikasleek aste honetan, ostegunean seguruenik, txangoa egingo dute. Urdiain-Altsasuko araztegia bisitatuko dute.
Gure etxeetan kontsumitzen (eta zikintzen) dugun ura nora joaten den eta ur hori nola garbitzen (arazten) den ikasiko dute.
Naturaren zaintzari dagokionez zein ohitura on eta zein ohitura txar dauzkagun ikasiko dute.