HARITZ MAGIKUE
Neguko egun betien San Adrian mendire fan nintzen ta auriye hasi zan. Ikus
nen haritz haundi bet. Zuluat zakan. Korrika fan nintzen ta zuluen sartu
nintzen. Bat-batien ahotsat entzun nen barnetik esaten:
−Sartu, sartu!
Zulo barnen bulketu nen ta zabaldu zan kobazuluat non eskailerak zeen
antortxekin. Kobazulue oso haundiye zan. Barna sartzekuen ikus nen zola
erreka handi bet ta putzu haundi bet.
Bat-batien ikus nen ni bezalako gaztiat ta esan zuten:
−Iepa, mutil!
Honek gonbidatu zuten zizek ta intxorrak jatia bertan bizi zien beste jende
geyokin.
Lurrazpiko herriye zan ta milaka urte yamaten zebien han bizitzen, Sakana
lurrazpiyen. Kontatu zubieten lurgeñeko jendie ezautzen zebiela. Berayek
nehiz ta haritz barnien pertsonak nabai, handik atatzerakuen animaliyek
bihurtzen zien. Halare haritz barnien, lurrazpiyen, gizakiyek bihurtzen ziela
ta heriotzpekuek.
Pozik ta zoriontsu bizi zien ta izkutuben yamaten ttut barnen.
“Batzuten haritz barnen sartzen neiz ta berayek dien moduben ibiltzen neiz,
haritz horrek magia dakalako.”
Aszen Mendiola Etxarri
USOA ETA LORE MAGIKOA
Bazen behin, Sakanako herri batean bizi zen neska bat.
Bihurria baina oso ona zen. Soineko luze eta morea janzten
zuen. Ile horia, begi berdeak, ezpain gorriak zituen. Argala zen
eta esku leunak zituen. Esku batean pultsera urdin eta
disdiratsua eramaten zuen. Bere izena Usoa zen.
Arratsaldero Usoa Trinitatera igotzen zen lore magiko
bat bilatzera bere ama sendatzeko. Gaixo zegoen. Baina
aurkitzea zaila zen. Horregatik Usoa triste zegoen.
Arratsalde batean, mendian, beste neska batekin topatu zen.
Bere buruan lore-koroa bat eraman zuen. ¡¡¡Lore-koroak lore
magikoak zituen!!! Usoak beste neskari bere historia kontatu
zion eta neskak koroa oparitu zion. Usoak irribarre egin zuen.
Bere ama sendatu zuen. Harrezkero, urtean behin, biak,
lore-koroa bat egiten dute eta Trinitatera igotzen dira ospatzera.
Ana Mallenco Vilches
2. mailan
FAENA EDERRA
Josebaren semea estu eta larri “Txoko-zar” tabernara sartu zen. Hantxe albaitaria
edaten eta kartatan zegoen, beti bezala.
– Mikel jauna! Suizako behi berria oso larri dago. Gure baserrira joan zaitezke?
– Oraintxe bertan joango naiz.
Baserrian, albaitariak behia ikusi zuen eta Josebari esan zion:
– Ez kezkatu Joseba, ez da ezer, injekzio bat jarriko diot eta ordu bat barru
sendatuko da.
Injekzioa jarri zion eta joan zen.
Ordua pasatu ondoren, Joseba “Txoko-zar” tabernara sartu zen eta albaitariaren mahai
gainean bi belarri eta buztana utzi zituen.
– Hor duzu zure trofeoa. Behia injekzioarekin hil egin duzu eta.
Jose Mari Rodriguez Mazkiaran
3. mailan
SAN
PEDROKO BASELIZA
Historiaurrean,
Altsasun momotxorroak bizi ziren eta Urdiain Jentilez beteta zegoen.
Beraien artean beti liskarrekin zebiltzan baina buruhauste handiena
San Pedroko baselizagatik zen. Bi taldeak baselizaren jabi izan nahi
zuten, baina hain txikia zenez, ezin zuten banatu.
Egun
batean, eguzkiak gogor jotzen zuenean (hori dio kondairak), Jentilak
lo egin zeudenean, momotxorroek eraso egin zieten eta denak akabatu
zituzten.
Garaipena
ospatzeko beraien odolarekin alkandorak zikindu zituztez eta herrira
joan ziren, baselizako giltzarekin.
Horrexegatik,
gaur egun, momotxorroek beraien maindireak zikintzen dituzte, borroka
hura gogoratzeko eta Sakanako jendeari adierazteko, San Pedroko
baseliza altsasuarrena dela.
Cristina Troyano Maldonado