2015-07-13

GAUR BIDEOTXOA OPARI!

Dagoeneko gure jarraitzaile askok jakinen duzue. Neguko oporren aurretik bideoak egiten ditugu. Normalean bideo horietan ikasle eta irakasleak agertzen gara eta bideo horiek Interneten zabaltzeak lotsa ematen digu, ez baikara piura ederrean agertzen. Umorezko bideoak dira gehienetan.

Dena dela, batzuetan bada hezur-haragizko aktorerik agertzen ez den bideorik. Bideo horiek erakusteak ez digu halako lotsarik ematen.

Beraz, hona hemen bat, EGA proba prestatzen dutenek egindakoa. Bideoa noizkoa den argitze aldera, Euskaltzaindiako Gramatika komisiokoek dimisioa eman zuten garaikoa da.