2015-07-11

UDAN EUSKARA HOBETZEKO/PRAKTIKATZEKO ON-LINE BALIABIDEAK 6

Etxegiroan webgunea bisitatzea gomendatu nahi dizuegu gaur. Literatura entzuteko lekua.

Hala aurkezten dute egileek euren burua:

Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan.
 
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera.
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu.