2016-09-23

ASTELEHENEAN HASIKO DIRA ESKOLAK

Etxarri Aranazko eta Irurtzungo taldeak urriaren 3an hasiko dira.
EGA taldea urriaren 1ean hasiko da.
Beste taldeak astelehenean hasiko dira, irailaren 26an. 



Sakanako AEK-k astelehenean jarriko dugu martxan aurtengo ikasturtea. Euskalduntzeko prest dauden sakandarrekin 15 talde osatu ditugu oraingoz. 

Garagarrila erdialdera arte luzatuko den ikasturtean hasiera mailatik EGA bitartekoak daude. 

Autoikaskuntzarako aukera ere eskaintzen dugu AEKn. 

Horren inguruan eta gainontzeko ikastaroen gainean informazioa nahi duenak 948 468 258 telefonora hots egin diezaguke.