2016-09-29

GERNIKA FILMA EUSKARAZ IORTIAN

Gernika filma euskaraz Iortia kultur gunean

Urriaren 6an arratsaldeko 19:00etan Gernika filmaren euskarazko emanaldia izango da Iortia kultur gunean.  Sarrerak 3 euro balio ditu eta salgai daude txarteldegian eta www.iortiakultura.com webgunean ere.

Sinopsia: Gernika (Bizkaia) 1937. urtea. Teresa errepublikako propaganda eta komunikazio burua da. Henry, kazetari estatubatuarra ezagutuko du. Kontra dute giroa baina maitemindu egingo dira. Maitasun istorioa, 1936ko Gerran berriemaile ibilitakoei omenaldia eta garaiko erretratua da filma.